Kasu hontan ez dugu, Formula 1-eko bandera hori hauetaz hitzegingo.

Ezta beste hauei buruz:

Osasun arloan ikusi ditzazkegun YELLOW FLAGS-etaz hitzegingo dugu. Xabat Casadok aurrekoan RED FLAGS edo Bandera Gorrietaz hitzegin zigun oso ondo.

YELLOW FLAGS-ak seinale edo arazo psikosozialen adierazleak dira,. Pazienteak nola bizi duen lesioa edo gaixotasuna, bakoitza bere inguruarekin edo testuinguruarekin.

“Epe luzez edo lana galtzerainoko ezgaitasuna betikotu edo ezgaitasuna garatzeko arriskua gehitu dezaketen faktoreak dira, gerriminaz batera”, horrela definitu zuten Kedall eta kols-ek.

Hau da, sendatzeko oztopoak dira eta kronifikaziora eraman gaitzaketen seinaleak.

Faktore hauek ezagutu edo identifikatzeko oso garrantzitsua da pazienteari egiten diogun galdeketan, arazoaren historiari buruz aztertzea eta miaketa fisiko on bat egitea. Kendall eta kols-en gidan, ikus genezake berariazko galdeketa bat, “Acute Low Back Pain Screening Questionaire (ALBPSQ)”.

Yellow Flags-ak literaturan A-B-C-D-E-F-W bezela adierazten dira:

A- ATTITUDES and BELIEFS (Jarrera eta sinesmenak)

Paziente bakoitzak bere arazo edo gaixotasunarekiko duen jarrera. Batzuetan pentsatu dezakegu itxura egiten dabilela, baina hau da pazienteak mina bizitzeko duen era. Sentitzeko era hau, era berean, minarekiko bizitako esperientzia eta sinesmenean doaz. Horregatik batzuentzako lesio txiki batek ezgaitasun handi bat ekar dezake eta beste batzuek lesio handi bat normaltasunarekin bizi dute.

B- BEHAVIOR (Arazoarekiko jarrera)

Hau oso erlazionatu dago pazienteak zein jarrera duen bere arazoarekiko, adibidez orkatileko bihurketa edo esgintze bat dudanez, ez naiz mugituko askorik sofatik. Beste alde batetik, beste paziente batek orkatileko bihurketa berdinarekin, bizitza arrunta egiten saiatzen da. Lesioa berdina da, baina egoera ez da berdina.

C- COMPENSATION (Arazoarekiko erabakitako oreka auzi baten ondoren

Pazienteak nola orekatzen den bere arazoarekiko auzi batean baldin badago.. Zelan aldatzen duen bere bizimodua arazoa duenetik eta hau zelan konpensatzen den.

D- DIAGNOSTIC ( Arazoari ezarritako izena)

  Kontuz izan behar da pazientearen arazoari izen bat jartzerakoan. Izenak, pazienteak duen jokaera guztiz aldatu dezake bai entzun duenarengatik (lagunak, familia,…) edo irakurri dezakenarengatik gaixotasunari buruz (internet, liburu,…)

E- EMOTIONS (Emozioak)

Pazientearen emozioak kontutan izan behar dira, hauek aldarikatuak egon daitezke arazoaren erruz.

F- FAMILY (Familia)

Familiari buruz galdetu behar dugu, honen egoera zein den jakiteko. Familiak arazoarekiko duen jarrera eta baita ere arazoarekin zein den egoera. Hemen kontutan hartu beharko genuke pazientearekiko nolabaiteko gehiegizko babesa edo familiaren nekea pazientearen arazoarekiko.

W- WORK (LANA)

 

Pazienteak dituen arazoak bere lanarekiko. Hau da zein egoeratan aurkitzen den , langile autonomoa den, bajan baldin badago,…

FAKTORE GUZTI HAUEK OZTOPO IZAN DAITEZKE PAZIENTEAREN SENDAKETARAKO.

Behin faktore guztiak azalduta,  zelan heldu ditzazkegu YELLOW FLAGS-ak?

  1. Informazioa (Era hezitzailean)

    1. Ulergarria izan behar da pazientearentzako.

    2. Pazientearen arazoarekin erlazionatua egonn behar da.

    3. Pazienteak ulertu duela ziurtatu behar gara.

Denbora eman behar dugu informazio guztia pazienteari azaltzen.

  1. Psikologiako profesionalei desbideratu pazientea, lan kognitibo konduktuala egiteko.

KONKLUSIOAK:

  • Osasun arloan lan egiten dugunok pazienteen arretan, YELLOW FLAGS-ak ezagutu eta kontutan izan behar ditugu.

  • Derrigorrezkoa izan beharko litzateke unibertsitatean FLAGS (Bandera) ezberdinen esanahia irakastea.

  • Kontziente izan behar gara, noraino heldu daitekeen gure lan esparrua eta osasun arloko beste langileengana desbideratu pazientea, behar izan ez gero.

BIBLIOGRAFIA:

LOITZUN IZAOLA (Fisioterapeuta)

Anuncios