Orain dela pare bat egun, hainbat egunkarietan sendagaien lege berriari buruzko hainbat berri azaldu ziren. Hemen ikus ditzakezu horietako batzuk. Egia esan, berria behin baina gehiagotan entzun dut baina ez nion fidagarritasun handiegirik ematen. Orain dela gutxi arte.

Euskadiko fisioterapeuten elkargoak posta elektroniko bidez berria baieztatu baitigu elkargokide guztioi.

Diputatuen Kongresuak fisioterapeutei sendagaiak agintzea ahalbidetuko dien Sendagaien Lege berriaren tramitazioari buruz igorri digun egiaztapena helarazi nahi dizugu. Alderdi Politiko desberdinek gehiengoz hartu duten erabaki hau, zalantzarik gabe, Elkargo desberdinek eta Kontseilu Nagusiak azken hilabeteotan izandako hartu-eman eta negoziazioen emaitza da.

Badirudi beraz, sendagaien lege berria aurrera doala eta etorkizun batean, preskripzio medikurik gabeko sendagaiak eta osasun produktu baliokideak agintzea edukiko dugula.

Nahiz eta fisioterapeuta batzuentzat oso berri ona den, batez ere askok laguntza ortoprotesikoak agintzeko aukera edukiko baitute,  beste askok ez dugu bere premiarik ikusten. Nik neuk onartu beharra daukat ez diodala interes berezirik topatzen. Orain arte ez baitut sendagaiak agintzeko aukera faltan bota.

Baina zuen iritzia jakitea gustatuko litzaidake. Partekatu ditzagun ikuspuntu desberdinak!

Fisioterapeutontzat interesgarria dela iruditzen zaizu?