Zorionak parte hartu duzuen guztioi! Hona hemen emaitzak:

Inkestako emaitzak

Aurrekoan egindako jokuak, helburu bat zuen: Ebidentzia edo frogaren kalitatea eta gure erabakiak nola hartzen ditugun ikustea.

Nahiz eta nahiko axiomatikoa dirudien, askotan “ebidentzia eta eminentzia” nahastu egiten baititugu eta hauen arteko desberdintasuna begi bistan uztea zen jokuaren helburuetako bat. Era berean, 4 egoerek, ebidentziaren piramideko maila desberdinak irudikatzen dituzte. Askok asmatu duzuen bezala, 4. egoera da frogen kalitatea kontutan hartzen badugu garrantzitsuena eta beraz, desiragarriena ebidentzian oinarritutako osasungintzaren (EOO) ikuspuntutik.

Hau ulertzeko, ezinbestean argitu behar da EOOk duen egitura. Egitura piramidala du, eta ondorioz, maila bakoitza hurrengoa baina garrantzitsua da. Adibidez, maila baxuena duen froga, adituen iritzia da eta maila goreneko ebidentzia, ensaiu klinikoen meta-analisi eta berrikuste sistematikoak dira.

Baina badu zerikusirik honek Fisioterapiarekin?

Ba, bai. Fisioterapian erabaki klinikoak hartzerakoan erabili ohi den sistema tradizionalak, gure esperientzia klinikoan edo prestakuntzan lortutako ezagutza du oinarritzat. Batez ere, gure ezagutza informazio enpirikotik lortzen baitugu eta oso gutxitan ikerketa lanetatik. Adibide garbi bat, fisioterapeuta askok ikerketa zientifiko sendo bat bilatzeko duten ezjakintasuna da. Hau da, froga zientifiko sendoetan baino, gure esperientziak eman digun iritzia dugu oinarritzat gure erabaki klinikoak hartzerakoan.

Halaber, fisioterapeutok informazioa eskuratzeko erabiltzen dugun beste bide bat prestakuntza da. Seguruenik gehiengook erabiltzen duguna. Baina gure ogibidean ematen diren prestakuntza askok (ez denak, zorionez) ez dute froga edo ikerketa bakar bat ere aipatzen beraien ideiak azaltzerakoan. Hau da, berriro ere, froga sendo bat baino aditu baten iritzia erabiltzen dugu oinarritzat.

Tamalez, egoera hau ez da desiragarriena, baina bizi dugun egoera dela iruditzen zait.

Lehengo asteko joku sinple horretan egoera hau irudikatuko bagenu, gure praktika klinikoan 1. aukera hartzen dugu. Hau da, eminentzia batek edo gure esperientziak eman digun ezagutza. Baina era berean eta inkestaren emaitzetan oinarrituz, gehiengoak ensaiu kliniko baten (4.aukera) emaitzei garrantzi gehiago ematen diegu…

Ez dakit zuek, baina nik honako galdera egiten diot nere buruari:

Ez al genuke orduan, ebidentzia gehiago eskatu behar gure prestakuntzetan eta eminentziei kasu gutxiago egin?

Anuncios