Etiquetas

,

Jaiotzen garen momentutik, gure bizitzako lehenbiziko urtetan emandako garapen pausuak gerora izanen dugun bizi kalitatearen oinarri garbiak dira. Ingurua, bizi modua, sortutako harremanak, jasotakoa eta emandakoa, haurrak berezko dituen gaitasunak, modu batin edo bertzin ernatzia ekarriko du ondotik. Hartaz, gure gorputzaren garapena eta kasu honetan zehazki, gure arnas aparatu guziaren garapena, haurraren lehenbiziko urte horietan arnasketa arazorik ez izana edo arazoen aintzinean emandako sendabideari erabat lotua  egonen da.

Gaur den egunean, gero ta gehiago dira arnasketa aparatuak sufritzen dituen gaitzak. Bertzeak bertze kutsadura, tabakoa, gero eta guttiago mugitzea, birus eta bakterien eradalketak,… eragile direla uste da. Gure bizi kalitateagan  duten eragina eta sortutako kostu ekonomiko eta gizarte ondorioak gaitz hauen itzalean gelditzen dira.

Arnasketa arazoak dituzten haurren garapena, bizi kalitate eta osasuna ziurtatzeko, prebentzioa eta gaitzei lehen baino lehen aitzin egiteko, bertzeak-bertze arnas fisioterapia erabilgarria izanen da.

Gure inguruan ez da aunitzik ezagutzen haurren arnasketa fisioterapia. Bertze lekuetan, Frantzia edo Belgika aipatzeagatik, bronkiolitiak, bronkitiak edo ta neumoniak sendatzeko jarduera ezinbestekotzat hartzen bada ere aspalditik.  Jarduera honen erabilera nagusia,  haur eta umeen arnasketa bide ttikiak estaltzen dituen mukiak garbitzea da, aldi berean gaitzak berezko dituen inflamazioa nahiz hiperreaktibitatea ekidinez. Ttikiaren arnasketa aparatua guztiz eratu gabe dagoen momentu honetan,haurrak0-4 urte, inflamazio eta  “bronkoespasmo” –az aisa ixten baitira, eta gainera  bronkio ttikiak mukiaz estaltzen direnean egoera hau gero eta zailago bihurtzen da.  Bertzalde muki hauek arnasketa bideak bortxatuz gain, inflamazio hau denboran luzatzen dute, ordu guttitik hasi eta  hilabete osotara luzatu arte, kasurik ilunenean neumonia, edo atelektasiaz, haurra hospitalean ingresatzera ailetuz.

Arnasketa fisioterapiarekin infekzioa lehenago garbitzen da, jateko gogoa eta loa berdinduz, eta gehien bat ondorio ukerrak eta zailtasunak gaitzetsi.

Arnasketa fisioterapiak sekula ez du mediku tratamendua ordezkatzen, baina medikazio kantitatea guttitu ahal  du, antibiotiko eta kortikoideak gehien bat. Horregatik harreta goiztiarran beharrezkoa da, lenbiziko eztul eta mukiak agertu orduko. Ordun ta lehenago hasi, sesio eta medikazio guttiago beharko du,  haurrak gaitzari aintzin egiteko.

Edozein adinetan landu daiteke, beti ere terapeuta profesional baten eskuetan, ez du minik egiten ezta  kalterik ere,  eta bere ondorioak lenbiziko sesiotik bistan gelditzen dira.

Bertzeak-bertze bronkiolitia, neumonia, bronkitia, fibrosis kistikoa, asma, bizkar-hezurraren deformitateak, garun elbarrituak, gihar gaitzak eta ernaltze goiztiarrarengan eragina  izan dezake . Hitz gutxitan errateko, muki aunitz sortzen dituen gaitz eta arnas aparatuaren funtzionamendua zailtzen duten gaitz guziei zuzendua dagoen terapia da.

Arnasketa fisioterapia:

Gure arnasteko modua aldatuz, hartutako aire kopurua eta honek gure arnas hodietan barna hartzen duen abiadura eta sortutuako flujoa  landuz, ikasitako ariketak eta fisioterapeutaren laguntzaz bideratutako jardueretan oinarritzen  da. Arnasketa fisioterapia, eskuekin, jolasan bitartez, haizezko instrumentuekin, edota bertze material ezberdinekin landu daiteke.

 Terapia honek  arnasketa hobetzen du,  aireztapen gaitasun egokia ziurtatuz.  Osasunean nahiz eguneroko bizi kalitateagan duen eragina nabarmena da. Haurrari izugarrizko kaltea eragiten dion arnas infekzio larriak gutxitzen ditu. Aldi berean, medikazioa gutxitu, edota zenbaitzutan medikazio gabe, infekzio sortu aintzinetik arnas bideak behar bezala garbitzea lortzen du.

Aitziber Almandoz. Fisioterapeuta.

Anuncios