Etiquetas

,

Kontsultan sarritan egiten didate galdera berdina: Zein da fisioterapeuta eta masajista baten arteko ezbardintasuna? Nire erantzuna legedi, ikasketa maila eta abarretan oinarritzen zen, baina askotan erantzun bera eman ondoren galdera pila bat etortzen zitzaizkidan burura: Pazieenteek zergatik ez dituzte ogibide biak desberdintzen? Tratamenduak ez al dira ezberdinak?

Galdetzen zidatenei nik galdera hauek egiten nizkienean zera nabaritu nuen: fisioterapeutei buruz zeuzkaten ideiak “aintzinako fisioterapian” oinarritzen ziren, (ultrasoinuak + luzaketak + cold-pack).

Beraz, errua gurea, fisioterapeutona, zela erabaki nuen; fisioterapiaren izena guk “zikindu” dugu.

Intrusismoarekin amaitzeko ekintza pila bat jartzen dituzte martxan elkargoek: profesionalen esparruen mugak azpimarratu, legediak aipatu, salaketak jarri,… baina ekintza baliotsuena gure esku dago. Besteengan ardura jarri beharrean, fisioterapiaren izenari guk eman behar diogu indarra, gure tratamenduen kalitatea areagotuz.

Honekin lotuta, twitter-en eduki nuen eztabaida polit baten haria berreskuratu nahi nuke. Bertan formakuntzari buruz ibili ginen hizketan, hura eskuratzeko mugak jarri behar diren ala ez eztabaidatuz. Nire ustez, edonork izan behar luke edozein formakuntza eskuratzeko aukera, mugarik gabe. Kasu honetan, ez dut uste fisioterapiaren inguruko ikasketak fisioterapeutentzako bakarrik izan behar liratekela, interesa duen edonorentzat baizik. Ezagutza hoiek nola erabiltzen dituen beste kontu bat da.

Iker Villanueva. Fisioterapeuta.

Anuncios