Etiquetas

, , ,

Lehenik eta behin, Euskal Herrian hain ezaguna ez den Geoff Maitland pixka bat aurkeztuko dut.

Geofrey Douglas Maitland 1924 urteko abuztuaren 27an jaio zen Australiako Adelaida hirian. Bere lanean garrantzia berezia ematen zion pazientearen azterketa klinikoari eta balorazioari, horrela tratamenduaren erregistroak idazten zituen. Maitland-en ustez “norbera paperean islatua ikusi behar da, zer egiten ari den aztertzeko”.

Bere lanean pazientearen ebaluaziorako eta tratamenduaren abordatze integralerako, behar-beharrezkotzat jotzen da galdeketa eta komunikazio zehatza egitea, ebaluazio arduratsua, eta batez ere, tratamendu bakoitzaren ondoren ere, berbalorazioa egitea. Honez gain, ezinbestekoa da ezagutza zientifikoaren integrazioa prozesu klinikoen erabaki-hartzearekin.

Guzti hau kalitatezko esku-terapia praktika gisa ezagutzen da gaur egun, eta oso ohikoa bada ere, ez da beti horrela izan. da. Abordaia hau, bere garaian, iraultzailea izan zen, fisioterapiarentzat, aurretik medikuek zuzentzen zuten ogibide batentzat.

           “Permeable brick wall”-aren (Adreiluzko Horma Iragazkorra) kontzeptuak, zientziaren integrazioa eta praktika klinikoa biltzen ditu bere baitan. Kontzeptu honek, fisioterapeutak galdeketetan eta froga fisikoetan lortutako informazioa balantza batean jartzea sustatzen du. Ikerketaren ebidentziarekin eta aurreko esperientziekin paziente bakoitzarentzako tratamendu programa bat lortuz. Honek fisioterapeutari sormen ahalmena ematen dio.

Adreiluzko Horma Iragazkorra

Brick wall
Honetan sostengatzen da bere lan guztia, nere ustez berak proposaturiko eran lan egin beharko genuke, hipotesiak eratu dakizkigun arlo teorikoko ezagutzaz lagunduta (anatomia, fisiologia, biomekanika eta patologia) eta galdeketa eta anamnesian pazientearengandik lortutako informazioa kontutan harturik (historia,sintomak eta zeinuak).

Zoritxarrez, 2010eko urtarrilaren 22an zendu zen, alzheimerrak jota Adelaida hirian, 86 urte zituela. Geoff Maitland, fisioterapian balio handiko pertsona da eta izaten jarraituko du.

LOTURA INTERESGARRIAK:

–       International Federation of Orthopaedic Manipulative Physical Therapist (IFOMPT)

–       International Maitland Teachers Association (IMTA)

–       Australian Physiotherapy Association (APA)

Anuncios