Etiquetas

,

Gaur egun ebidentzian oinarritutako medikuntza edo ebidentzian oinarritutako osasun-laguntza (Hemendik aurrera, EOOL)  bezala finkatu den kontzeptua edo praktika klinikoaren ikuspegi hau, Sackett eta kideei eskertu behar diegu. Honela definitu zuten egileek:

Ikerketa lan hoberenen, esperientzia klinikoaren eta pazientearen baloreen integrazioa. Honek ekarriko baititu emaitza kliniko hoberenak eta pazientearen bizi maila hobetzea.

Argi utzi behar da Sackettek egin zuen banaketa. Bertan, garrantzi berbera ematen baitie ikerketa lanei, esperientzia klinikoari eta pazienten baloreei. Hau da, ez dago bata bestea baina garrantzitsua den kontzepturik, baizik eta kontzeptuen elkartrukeak sortzen ditu emaitza kliniko hoberenak.

Era berean, EOOL-ak duen egitura ulertzea garrantzitsua da. Oso ohikoa baita “ebidentzia eza” eta “ebidentzia baxua” nahastea. Bere egitura piramidala da, eta ondorioz, maila bakoitza hurrengoa baina garrantzitsua da. Adibidez, maila baxuena duen ebidentzia, adituen iritzia da eta maila goreneko froga, ensaiu klinikoen meta-analisi eta berrikuste sistematikoak dira.

Seguru asko, defendatzen paradigma aldaketa dela eta, EOOL beti izan da polemikoa. Paradigma berri honek, alde batetik, gure erabaki klinikoak ikerketa lanen emaitzetan oinarrituta hartu behar ditugula proposatzen baitu.

 Eta fisioterapian erabaki klinikoak hartzerakoan erabili ohi den sistema tradizionalak, gure esperientzia klinikoan lortutako ezagutza du oinarritzat. Batez ere, gure ezagutza informazio enpirikotik lortzen baitugu eta oso gutxitan ikerketa lanetatik. Adibide garbi bat, fisioterapeuta askok ikerketa zientifiko sendo bat bilatzeko duten ezjakintasuna da. Hau da, froga zientifiko sendoetan baino, gure esperientziak eman digun iritzia dugu oinarritzat gure erabaki klinikoak hartzerakoan. (Induktibista hutsak ote gara? 😉 )

Baina EOOLak duen hierarkia kontutan hartzen badugu, adituen iritziari garrantzi gutxiago ematen zaiola aurreratu dugu. Ebidentziaren piramideko azpiko mailan aurkitzen baita.

Zer esan nahi du honek? Fisioterapiak ez duela ebidentziarik? Eta zertan ari gara hemen, orduan?

Ezta gutxiago ere. Funsgabeko sinesmen orokorra da hori.

Batibat, EOOL-ak, ikerketa lanetan sortu ez den informazio kuantitatibo, enpiriko eta analista (ensaiu klinikoetatik lortzen dena) baztertzen duela uste baita.

Baina argitu dugun bezala, EOOL-ak ebidentzien hierarkia sistema bat ezartzen du eta ez sistema txuri-beltz bat (ebidentzia bai vs ebidentzia ez). Non, ensaiu kliniko kontrolatuak ebidentzia garrantzitsuena diren eta beraz, erabakiak hartzeko garaian desiragarrienak. Baina ez dira bakarrak eta EOOL-ak ez du beste ikerketetatik lortzen den informazioa baztertzen.

Horregatik, gai bati buruzko ensaiu kliniko kontrolaturik ez egoteak ez du “ebidentzia eza” ezartzen. Eminentzia batek gomendatutako tratamendu bat erabiltzen badugu, eta ez badira ikerketa zientifiko sendoak egin, “ebidentzia baxua” duela esan genezake. Adituen iritzietan oinarritzen baita eta ez ensaiu klinikoetan, hau da, piramideko azpiko partean egongo litzake.

Bestalde, ensaiu kliniko kontrolatu batzuen meta-analisi batek, edo piramideko goi mailako ikerketa batek ez badu bere erabilera aholkatzen, orduan “desiragarria ez den ebidentzia altuena daukagu“. Hau da, bere erabilera aholkatzen ez duen ebidentzia altuena. Edo nire uste umilean, “ebidentzia eza”-ra gehiago gerturatzen den zerbait.

Fisioterapia eta EOOL-aren ideiak elkartzen lan asko daukagu lagunok!

Xabat Casado.

Anuncios