Etiquetas

, ,

Birziklatu Zaitez atalean berriro Bill Vicenzinoren ikerketa batekin egingo dogu topo. Xabatek aurrekoan aipatu zuen bezala, bera dugu gaur egun eskuzko fisioterapiaren arloan ikerketa ugariren erruduna.

Aste hontan argitaratu den ikerketa batek tendinopatien eta sentimenaren eta kontrol motorearen arteko lotura erakutsi digu. Meta-analisiarekin egindako azterketa sistematiko honek 20 ikerketa izan ditu kontutan: 17 epikondilalgia eta belaunezurraren, Akiles tendoiaren eta biratzaileen mahukatxoaren tendinopatia bana.

Ikerketa hauetan zera antzeman dute: gorputzaren alde bakarreko tendinopatiaren bat duten pazieenteek, alde bietan sentimen eta motore mailako asaldurak dituzte. Ikerlariek nerbio-sistema zentralaren papera aztertu beharra azpimarratu dute. Honek, berriro ere, aurreko sarreretan aipatutako eredu mekanizista zalantzan jartzen du.

Emaitza hauek gure eguneroko lanean eragin ezberdinak dituzte: alde batetik, tendinopatien tratatamenduan pazientearen minik gabeko aldea kontutan hartzera behartzen gaitu. Beste alde batetik, ikerkuntzaren arloan, minik gabeko aldeaz gain minik gabeko kontrolen presentzia garrantzitsua da, sentimenaren eta kontrol motorearen ezaugarrien ikuspen orokorra ziurtatzeko.

                                                                                                       Iker Villanueva

Anuncios