Etiquetas

, ,

SahrmannHontan Shirley SAHRMANN-en sistema azaltzen saiatuko naiz, nahiko zaila da baina espero dut zerbait ulertu ahal izatea.

Sahrmann andreak min ez espefizikoetan lan egiten du. Hau horrela izanik, berak Mugimenduaren Alterazio Sindromea deritzon ideia eratu zuen orain dela urte batzuk.

Ideia hau azaltzeko, mugimendu sistema azaldu beharra dago, mugimendu sistema eskema honekin azaltzen da:

mugimendu sistemaMugimendu errepikakorrak edota jarrera mantenduak, ehunen moldaketa ekarriko du bai ehun muskularretan, eskeletikoan eta nerbioetan, Orduan, mugimendua ez da izango izan beharrekoa baizik eta mugimendu zehaztugabea emango da norabide zehatz batean. Zehaztugabeko mugimenduak hauek izan daitezke:

  • Aldiuneko errotazio erdigunearen ibilbide alterazioa.
  • Hipomobilitatea
  • Hipermobilitatea

Mugimendu hauek azaltzeko, Sahrmann-ek ZURRUNTASUN ERLATIBOA / MALGUTASUN ERLATIBOA azaltzen du, ideia hau horrela azal genezake:

  • Giltzaduraniztun sistema batean, mugimendua erresistentzia gutxien eskaintzen duen giltzaduran ageri da.
  • Seriean agertzen diren goma batzuen sisteman, zurruntasun gutxien duen goma elongatuko da luzaketa egiterakoan.

mugimendu zehaztugabea

Hau da Sahrmann-ek azaltzen duen ideiarik garratzitsuena bere sistema ulertzeko. Ideia honekin eta bere esperientzarekin, Shirley-k horrela laburtzen du mugimenduak dituen arazoak eta bere sistema guztia oinarritzen den ideia:

modelo zinesiopatologikoaOrduan eskema honetan oinarrituta, hemen agertzen denarekin azaldu genitzazke minaren zergatia eta jatorria:

–          Zergatia

  • Faktore mekanikoak ehunen narritadura dakar.
  • Min muskulueskeletikoa, mekanikoa da primario, hau aldatu ez gero, narritadura gutxituko da.

Adib: hedapen lunbarraren sindromea

–          Jatorria → Egitura patoanatomikoa edo ehuna sintomatikoa dela.

Adib: lunbarretako giltzaduren fazeta

Sahrmann-ek alterazioen izenak, mina eratzen duten mugimenduaren norantzakoan izendatzen ditu.

Adib: hedapen lunbarraren sindromea (pazienteak lunbarretako hedapena egiterakoan izango du mina)

Tratamendurako erabilitako estrategia, eguneroko jarreretan eta ariketetan oinarrituko da, lau puntu hauek kontutan izanda:

  • Malguegia den lekuan, luzaketa ekidin.
  • Muskulu egonkortzaileen indarra hobetu.
    • Uzkurketa aktiboa luzera desiragarrian
  • Luzeegiak diren muskuluak laburtu eta zurrundu.
  • Laburregiak eta zurrunegiak diren muskuluak luzatu.

Beraz, Sahrmannen ideia labur genezake esanez:

–          Modelo zinesipatologikoak azaltzen du, ehunen lesioen eta zehatzgabeko min askoren jatorria.

–          Minaren zergatia mugimendu alterazioa baldin bada, mugimendua zuzendu behar dugu sintomak gutxitzeko eta desagertzeko.

Sahrmann-ek idatzitako liburuak:
-Sahrmann, S.: Diagnostico y tratamiento de las alteraciones de movimiento. Ed. Paidotribo. Barcelona: 2002.
-sahrmann, S.: Movement system impairment syndromes of the extremeties, cervical and thoracic spines. Considerations for acute and long-term Management. Ed. Mosby.Lodon: 2012.

Loitzun Izaola

(Ideia eta zenbait argazki, Carles Santpau – fisioterapeutak – FSR Madrid-en egindako aurkezpenetik hartuta)  

Anuncios