https://i1.wp.com/www.pedro.org.au/wp-content/themes/pedro/images/logo-pedro.gifHonezkero askok ezagutuko duzue, PEDro datu basea. Datu base honen ezaugarri ezagunenetako bat, bere barnean dauden ensaiu klinikoei puntuazio bat ematen diela da. Puntuazio hau, kalitate metodologikoaren arabera ematen da eta ensaiu kliniko baten irakurketa kritiko dexente bat egiteko tresna paregabea da. Goi mailako ikerketak ezagutzen laguntzen digu eta gainera oso sinplea da.

Baina baliteke batzuk ez jakitea hurrengo urrian PEDro datu baseak 15 urte beteko dituela. Hori dela eta, mundu mailako eskaera bat egiten ari dira.

Zeintzuk dira zure ustez, inoiz fisioterapia mailan idatzi diren 15 ensaiu kliniko aipagarrienak?

Hemen uzten dizuet niretzat ezinbestekoa den bat, baina denon artean 15 onenen aukeraketa bat egitera animatzen zaituztet. Ea zer ateratzen den!

Nee RJ, Vicenzino B, Jull GA, Cleland JA, Coppieters MW. Neural tissue management provides immediate clinically relevant benefits without harmful effects for patients with nerve-related neck and arm pain: a randomised trial. Journal of Physiotherapy 2012;58:23-31

Anuncios