Etiquetas

, ,

Fisioterapia zientzia ez esaktua da. Jakintasunak ezak egonezina sortzen digu, baina aldi berean, gurekin eramaten jakin beharko genuke jakintasun eza hori. Ez gara gustora mugitzen “ez dakit” giro horretan. Are eta gehiago, “ez dakit” esan ordez askotan sinistea ere kosta egiten diren mota askotako erantzunak eman ditzazkegu.

Fisioterapia datuen gestio bat da. Pazientea kontsultara etortzen zaigu, normalean minaren ondorioz. Orduan hasten dugu datu bilketa, hipotesi bat sortu, horri dagokion tratamendua egin eta pazientearen klinikak hobera egiten badu, asmatu dugulakoan gaude.

Datu bilketa horretan denak ez du berdin balio. Noski, idealena pazientearen mina gutxituko duen mugimendu bat aurkitzea da. Tratamentuan mugimendu horren haritik jarraituko genuke. Batzuetan, pazienteak duen mina erreproduzitzea oso interesgarria da horrek pista ugari emango bailiguke eta gure tratamendua bideratuko bailuke.

Baina askotan bi aukera horiek aurkitzea ez da erraza izaten eta seinale konparagarriei (SK) eutsi behar diegu. SK bat pazientean aurkitu dugun seinalee bat da zeinek bere mina erreproduzitzen ez duen baina bere minean inplikaturik egon daitekeen. Definizio honek bere baitan dakar bere minean inplikaturik ote dagoen ez jakitea, ahalik eta dagokion tratamenduaren ondorioz, SK hobetu eta minak hobera egin duela ikusi dugun arte. Eta bide honetatik sarrera honen atariko parrafora ailegatzen gara. Berriro ere ezjakintasuna eta bere gestioa.

Adibide batekin oso erraz uler daiteke zer den SK bat. Demagun trokanterrean mina daukan paziente bat dugula. Pazienteari aldakaren mugikortasuna baloratzen diogu eta F eta barne errotazioan mugikortasun falta antzeman diogu baina mugimendu horiek ez dute bere mina sortu. Mugimendu horiek SK izango dira. Ez dakigu bere minean inplikaziorik ba ote duten, baina datu adierazgarri bezala SK horiek aurkitu ditugu.

Egia da, azken finean ensaio-errore bati buruz ari naiz. SK tratatu,berebaluaketa egin eta minean hobekuntzarik ote dagoen ikusi. Gordina dirudi.

Ez al genuke aldez aurretik jakin behar benetako inplikazioa ote daukan pazientearen klinikan?

Min baten aurrean, fisioterapeuta adina kate lesional eta SK egon daitezke baina denek ez dute inplikazio berdina edukiko pazientean klinikan Horrek argi uzten du aldez aurretiko SKaren inplikazioaren jakite hori oso erlatiboa dela.

Baina zorionez jakintasun eza hori ez da erabatekoa. Baditugu zenbait tresna SKek pazientearen minean inplikaturik daudela pentsarazten digutenak.:

Alde batetik gure esperientzia klinikoa daukagu, adreiluzko horma iragazkorraren teoriaren arabera, gure jakituria teorikoa eta ebidentziak esaten duenarekin uztartu dezakeguna. Adibidez: gaurko ebidentziak dioenez epikondiloko min batean aurrean zerbikaletako mobilizazio lateralak emaitza onak ematen ditu. Beraz, neurtu dezagun eta SKrik aurkitzen badugu tratatu dezagun. Beste adibide bat: demagun lepoa mugitzean zorabioak sentitzen dituen paziente bat daukagula. Badakigu zerbait erreflexu zerbiko-okularrei buruz… goazen muskulu subokzipitalak begiratzera eta zerbait aurkitzen badugu SK bat bezala hartu dezakegu.

Bestalde logika, probabilitate eta zentzuari ere kasu egin beharko genioke. Denak ez du berdin balio. SK ezberdinen aurrean pazientearen klinikan logika, probabilitate eta zentzu gehien dutenak hartuko ditugu kontutan. Lehenagoko aldakaren kasuan aldakan aurkitzen ditugun SKei egingo diegu kasu gehiago oinean aurkitu ditzazkegunei baino. Nire ustez akats larria izango litzateke holismoaren izenean gure begien aurrean ditugun SK ez ikustea eta minaren iturritik urrun daudenak aintzakotzat hartzea. Eta inplikaziorik ez dutela argitzen bada orduan aldenduko gara minaren iturritik, baina ez kontrako aldera. Orokorrean “keep it simple and safe”, egin dezagun erraza eta segurua.

Demagun aurkitu ditugun SK tratatu ditugula. Berebaluaketa egin dugu eta hobetu egin dute seinale horiek. Gainera pazienteak min gutxiago daukala esan digu. Hurrengo saioan pazientea min berdinarekin etortzen zaigu. “Nola? Hobetu zenuen eta! Nola da posible?” Berebaluaketarekin hasi beharko genuke saioa. Bi aukera ditugu:

1. SK okerrera egin dute berriro: alde batetik faktore perpetuatzaile edo kontribuiente batean pentsa dezakegu. Zerbait egon daiteke SK sorrarazten dituena eta tratamenduarekin zuzendu ez duguna. Blogean badago sarrera bat, Loitzunek idatzia, “yellow flags” edo bandera horiei buruz hitzegiten duena. Bestalde, pazineteari etxerako ariketak erakutsi behar dizkiogula adierazi dezake edo erakutsi genizkionak berbegiratu behar ditugula.
2. SK zuzenduak jarraitzen dute: Lehendabiziko saioko hobekuntza agian beste faktore batengatik izan zitekeen eta pazientearen klinikan inplikaziorik ez zutela pentsa dezakegu. Hipotesia birformulatu beharko genuke.

Guzti honetatik beste ondorio bat ere atera dezakegu. SK baten inplikazioa bakarrik modu retrospektiboan konfirma badezakegu, berau tratatzeko aukeratuko dugun teknika ez mingarria izatera behartzen gaitu. Bai behintzat aurretiko segurtasun maila altu batekin jokatzen ari ez garen bitartean. Akats larria izango litzateke SK teknika mingarri batekin tratatzea pazientearen hobekuntzan ondorio positiborik eduki gabe. Beraz, ongi pentsatu beharko genuke punción seca, EPI eta horrelako teknikak noiz erabili, printzipioz pazientearen mesederako erabili nahi baditugu ere.

Beraz, hortxe zenbait ideia gure eguneroko lanari antolaketa bat emateko. Izan ere jakintasun ezak ez bait du esan nahi tratamendu aleatorioetan oinarritu behar garenik, zorionez jakintasun eza erlatiboa bait da.

Anuncios