Etiquetas

,

Gaurkoan irakurketa kritiko bat gomendatzen dizuet, ea bide batez, “birziklatu zaitez” atalari bultzadatxo bat ematen diogun. Denon artean gai oso interesgarriak atera daitezke. Animatu zaitezte!

Azkenaldian sarean, puntu gakoen eztabaida (berriro) piztu duen artikuluarekin nator. Artikulua osorik irakurtzeko parada hemen duzue.

Autoreen esanetan min miofasziala sortzen duen hipotesi guztia gezurtatua izan da. Hemen ematen dituzten arrazoi batzuk:

1- Puntu gako bat diagnostikatzerakoan ez dago adostasunik.
2- Inter-ebaluatzaileen arteko fidagarritasuna eskasa da.
3- Ez dago erreferentziako frogarik. (Gold standard).
4- Hanturaren zopako sustantziak (GPRC, TNF-a, IL-1…), beste tokitan ere aurkitzen dira. (Mina ez dagoen tokitan).
5- Elastografia bidez egindako ikerketak oso kalitate baxukoak dira eta ez dira sinesgarriak.
6- Animalietan egindako biopsietan ez da aldaketa histologikorik aurkitu.
7- Travell eta Simonsek proposatutako hipotesiaren aldeko froga esperimentalik ez da existitzen.

Hitz haundiegiak ote? Zer uste duzu zuk?

Otsailaren 10eko eguneraketa:

Badirudi eztabaida luzerako dijoala. Hemen oso interesgarriak diren beste bi ekarpen gaiari buruz:

– Alde batetik autoreak berak, Body in Mind blogean idatzitakoa (ez galdu azpiko iruzkinak, oso onak baitira).

– Eta bestetik, Jan Dommerholt eta Robert Gerwinek (ezagutzen ez dituztenentzat, min miofaszialaren barruan adituak dira) Journal of bodywork and movement therapies aldizkarian idatzitako erantzuna.

Min miofasziala gustoko baduzu, ezin dituzu bi hauek galdu. Eztabaida bero-bero dago eta asko ikasi daiteke iritzi trukaketa hauetaz.

Anuncios