Etiquetas

, , , , ,

Askotan aditu izan dugu eguraldiak gure gorputzean duen eragin desberdinen berri, batez ere gorputz-atalen baten gaitzen baten duten pertsonen ahotan. Sarritan entzuten dira obren barandetatik gertu suertatzen diren elkarrizketa jakitunetan gai honi buruko baieztapenak, belaun, ukondo edo gerriko minarekin lotuta.

Etxean, gure aititea zenak egunero egiten zigun eguraldiaren iragarpena bere bizkarreko minak ematen zion informazioan oinarrituta. Guda zibilean etsaiek preso hartu zutenean bizkarrean barometro bat jarri ziotela kontatzen zigun, eta guk liluratuta entzuten genituen epe hartako istorioak. Bere esanetan, Maldonadok baino gehiago asmatzen zuen bere bizkarreko gailu harek.

Zientziak ez du istorio politekin gupidarik izaten eta gaur egungo ikerketak Lucas zenaren teoria zapuztera datoz: 2014ean D. Steffens eta bere lankideek bizkarreko mina zuten 1000 pertsona inguru aztertu zituzten eta hauen minari buruzko datuak temperatura, hezetasuna, presio atmosferikoa, haizea eta euriaren inguruko datuekin alderatu zituzten. Emaitzek zera erakusten dute: haizearen abiadurak eragin oso txiki bat (klinikoki kontutan ez hartzeko modukoa) agertzen duen bitartean, beste parametro guztiek ez dutela bizkarreko minaren agerpenean eraginik.

BIBLIOGRAFIA

  • Steffens D, Maher CG, Li Q, Ferreira ML, Pereira LS, Koes BW, Latimer J. Effect of weather on back pain: results from a case-crossover study. Arthritis Care Res (Hoboken). 2014 Dec;66(12):1867-72. doi: 10.1002/acr.22378.

 

Sarrera honek #Kultura Zientifikoa 3. Jaialdian parte hartzen du.

kzjaia3_banner

Anuncios