Etiquetas

, , ,

Mina, gizakien esperientzia normal bat da. Desatsegina da bai, baina guztiz beharrezkoa. Normalean minean pentsatzen dugunean, zoritxar bat datorkigu burura. Zure lagun horrek orkatila okertu zuen egun hori edo bizikletatik erori zinen egun hura… Argi dago, desiatzen ez dugun zerbait da. Mina ordea, gure gorputzak duen mekanismo natural bat besterik ez da. Alarma seinale bat besterik ez. Gorputzak, arazo bat duela adierazteko tresna bat. Pentsa ezazu zer gertatuko litzatekeen, minik sentituko ez bagenu. Batzuk agian desiragarria den egoera bezala ikusiko duzue, baina imajina ezazu irakiten dagoen olioa gainera erori eta ez zarela konturatu ere egiten. Ez litzateke emaitza okerragoa izango? Mina bizirauteko dugun ezinbesteko tresna da.

Minez bizitzea ordea, ez da esperientzia normala. Gorputzaren mekanismo natural bat izateari utzi eta gaixotasun bihurtzen da. Hainbestetan entzuten dugun min kronikoa. Baina mina kroniko izateak, ez du esan nahi sendatzen ez denik.  Min kronikoa, egitura eta zuntzen sendatze denbora baina gehiago irauten duen mina da. Hau da, zure zauri edo lesio hori sendatu da honezkero, baina zuk minez jarraitzen duzu. Gaur egungo osasun arazo haundienetako bat bihurtu da, geroz eta kasu gehiago baitaude. Eta noski, geroz eta kasu gehiago egoteak dakarren diru-eralketa, nabarmena da.

Honi aurre egiteko medikuntza tradizionala, modelu edo paradigma biomedikuan oinarritzen da. Hau da, mina eta lesioa, bat datoz. Beraz, min gehiago edukitzeak kalte gehiago duzula iradoki dizu. Modelu hau, minaren modelu kartesiar bezala ezagutzen da eta 350 urtetik gora ditu. Neurozientziari esker, modelu hau okerra dela esateko frogak ditugu.

Neurozientziaren ikuspegitik, mina, faktore biologiko, psikologiko, sozial eta kontextualek modulatzen duten esperientzia emozional eta sentsoriala da. Ikerketek, faktore psikologiko, sozial eta kontextualak gutxietsi ditugula adierazten digute.

Adibidez, Fabrizio Benedetti eta bere ikerlan taldeari esker, badakigu hitz egiterakoan ematen diren sugestio positiboek mina modulatzeko ditugun sistema opiode endogenoa eta endokanabinoidea aktibatzeko gai direla. Baina kontrakoa ere gerta liteke, itxaropen edo uste negatiboek hiperalgesia sortzeko ahalmena dute colecistokinina-ren aktibazioz eta ondorioz informazio nozizeptoaren garraiobidea erreztuz edo sistema opiode endogenoaren jarduera mugatuz.

Positive Context

Honek dakartzan ondorioetan pentsatzen badugu, ezinbestean gure pazienteekin dugun harremana aldatu behar dugula ondorioztatzen dugu. Mina ez baita biologia hutsa eta beste faktore asko kontutan hartzeko garaia iritsi da.

Bibliografia: Carlino E, Frisaldi E, Benedetti F. Pain and the context. Nat Rev Rheumatol. 2014;10(6):348-355

Sarrera honek #Kultura Zientifikoa 3. Jaialdian parte hartzen du.

https://i1.wp.com/www.edonola.net/bm/igotakoak/kzjaia3_banner.png

Anuncios