Etiquetas

, ,

Minaren neuropedagogia min kronikoari aurre egiteko daukagun tresna bat da.  Autore askok gomendatzen dutena. Gainera tresna eraginkor eta merkea dela diote ikerlanek.

Baina berau erabiltzeko garaian arazoa, beste bat izaten da.

Nondik hasi minaren neuropedagogia egiteko?                            Nola egin dezaket nik hori?

Zalantzez beteriko mundu batetan sartzen gara. Inork ez baitigu erakutsi. Unibertsitatean ez ziguten horrelakorik aipatu ere egin… Zer azaldu behar diogu pazienteari? Zer ez? Zenbat denbora erabiliko dut? Bakarka edo taldeka?

Galdera hauei erantzuteko, autore bakoitzak bere modelua du. Adibidez, SEFID-eko blogean Jo Nijsek erabiltzen duen modelua daukazue sarrera paregabe honetan.

Baina nik gaurkoan Adrian Louw estatubatuarrak nola egiten duen ikusteko aukera zabaldu nahi dizuet. Bai, bai, minaren neuropedagogia berak nola egiten duen ikusteko parada. Ezagutzen ez duzuenontzat, Adrian Louw Therapeutic Neuroscience Education liburuaren autorea da. Egia esan, ez dut liburua esku artean eduki eta ezin dut iritzi bat eman, baina oso itxura ona du. Beste hainbat liburu ere idatzi ditu. Horien artean, pazienteei zuzendutako Why do I Hurt? liburu arrakastatsua (zer uste zenuten, Explain Pain bakarrik existitzen zela edo?). Hau ezagutzen dut eta oso gomendagarria iruditzen zait.  Horretaz gain, hainbat artikulu argitaratu ditu eta gaur egun minaren neuropedagogian buru belarri dabil.

Niri pertsonalki, azkarregi hitz egiten duela iruditzen zait eta pazientearekin enpatizatzeko denbora pixka bat botatzen dut faltan. Baina bueno, kamara baten aurrean dagoela jakinda ez diogu gauza gehiegirik eskatuko. Ea zer iruditzen zaizuen!

Anuncios