Etiquetas

, , , , , ,

Aurten, otsailaren 4tik 7ra Estatu Batuetako Fisioterapeuten Elkargoaren (APTA) Topaketak ospatu dituzte, Indianapolis-en (hemen topaketei buruzko informazioa). Bertan, gaur egun tendinopatien inguruan dagoen ebidentzia aztertu zuten eta Luís Fernando Prato (@FisioPratoUS) fisioterapeutak han landu zenari buruzko txostena elkarbanatu zuen Twitter-en.
Tendinopatiak azaltzeko Cook eta Purdam-ek artikulu honetan proposaturiko eredua erabiltzen du: tendoiari karga egoki bat aplikatuz gero, adaptazio aproposa lortuko dugu, tendoiaren indartzearekin batera. Ostera, karga hori gehiegizkoa edo desegokia bada eta norbanako faktoreek ahalbidetuta, tendinopatia agertuko da.

tendinopathy

Progresiboki agertzen dan gaitza da tendinopatia eta bertan hiru maila desberdin bereiztu ditzakegu:
1. Tendinopatia erreaktiboa
2. Tendoiaren hondatzea
3. Endekapen-tendinopatia
Aipatutako hiru maila hauen tratamenduaren giltza ariketa egokiaren erabilpena da: karga desegokia zuzendu eta tendoiaren adaptazio-mailara egokituta dagoen karga erabiliz gero, ehunen birsorkuntza-prozesua ahalbidetuko dugu.
Hemen sortzen zaizkigu, orokorrean, zalantzak: Nola jakin dezakegu karga egokia zein den? Zein ariketa mota erabiliko dugu?
Zein da zuen iritzia?

Anuncios