Etiquetas

,

Badira egun batzuk Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak “Defenda ezazu euskal fisioterapia!” lelopean, UPV/EHUk antolatutako jardunaldi batzuk salatzen zituela.

Bertan honako hau irakur daiteke:

————————————————————————————————————————-

Honen bidez, 2015eko maiatzaren 11rako Gasteizen aurreikusia duzuen “Jarduera fisikoa, gaixotasun kronikoen prebentziorako eta tratamendurako ardatza: Bizitza estiloaren aldaketa” izenburuko jardunaldiaren haritik, jakinarazi nahi dizugu jardunaldi horren aurka gaudela goitik behera, UPV/EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateak diseinatua duen erara. Errefus hau, gure kolektiboaren eskariz egiten dugu, asko izan baitira horren aurka aurkeztutako kexuak, ondoko bi arrazoi ukaezin hauen kariaz:

  • Agerraldi eta edukietan dagoen Euskadiko Fisioterapiaren ordezkarien partehartzerik eza, erabatekoa eta jakinaren gainean egindakoa.
  • Indarrean dagoen Osasun Lanbideei buruzko 44/03 Lege Organikoaren arabera (6. eta 7. artikuluak), jardunaldiko hizlari eta helburuko entzule gehienak ez dira osasun-lanbideetakoak.

Arratibel Imaz jaunak “Jarduera fisikoari dagokionez Osasun Publikoaren gaur egungo egoera” izenburupean emango duen estreinako hitzaldiari dagokionez, gogoratu nahi dugu jarduera fisikoak profesional bat eta bakarra daukala Osasunaren esparruan, Fisioterapeuta, eta Osasun Publikoaren erabiltzaileentzako arreta hobetzeko erarik eta modutik onena, zalantzarik gabe, Osaskidetza-EOZen arlo honetako egungo lantaldea handitu edo Euskadiko fisioterapia zentroekiko itun gehiago mamitzea dela. Hortaz, berariaz nabarmendu nahi dugu, Osasun Publikoan egoerari erreparatzeko beste modu bat, intrusismoa sustatu eta ikasleengan ezin bete daitezkeen aurreikuspenak sortzea dela, epe labur eta ertainera atsekabe gehiago eraginez.

Adierazitako guztia gorabehera, jakinarazi nahi dizugu, ahalik eta zabalkunderik handiena emango diogula jokabide horren aurkako jarrerari, gezurrezkotzat eta engainagarritzat jotzen baitugu jarduera fisikoa gaixoen tratamenduarekin lotzeko moduaz egiten den erabilera, jarduera fisikoko profesionalen eginkizuna balitz bezalaxe, eta ondorioz, presazko bilera eskatu nahi dugu –mailarik goren-gorenekoa–, posizioak argitu eta UPV/EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateak, gaitasun eta atribuzio sanitarioak balitu bezala, pertsona aktiboaren osasunaren mesedeko jardunetik harantzago garatzen diharduen lan-ildoa hainbat arinen baztertzeko asmoz. Erakunde bezala dagozkigun helburu eta eginkizunei jarraiki, aurreratu nahi dizut, presazko gutun honen kopia bidali diegula UPV/EHUko Fisioterapia Sailari eta ikasleei, bertatik bertara egiazta dezaten UPV/EHUk eta bere zuzendaritza-organoek duten konpromiso maila, ikasketa gogorren ondoren eta sakrifizio pertsonal handiaz lortutako gaitasun-atribuzio profesionalekiko errespetuari dagokionez.

—————————————————————————————————————————-

EFEOren arabera, badirudi ikuspuntu legal batetik ez dagoela zalantza askorik baina azkenaldian sarean gori-gorian dagoen gaia denez, eztabaida eta iritzi trukaketarako aukera zabaldu nahi genuke Fisteusetik. Iritzi trukaketak aberasgarriagoak izan daitezkeela uste baitugu.

 Zer uste duzu zuk?

Ariketa terapeutikoa, fisioena bakarrik dela?

 

Anuncios