Etiquetas

,

Larunbatean COFPV eta FSR antolatutako jardunaldiaren harira eta sarrera honen bitartez ariketa eta ariketa terapeutikoaren arteko ezberdintasunaren inguruko solasaldia ireki nahiko nuke.

Zuentzat zein ezberdintasun dago ariketa eta ariketa terapeutikoaren artean?

Ariketa izatez terapeutikoa al da?

Zein da ebaluaketan disfuntzioaren parametro objetiboak aurkitzearen garrantzia pazienteari ariketak proposatzeko garaian?

Zein erlazio dago ICF modeloa eta pazienteei proposatu beharreko ariketen artean?

Beti esan da pazienteek ez dituztela guk proposatzen dizkiegun ariketak egiten. Zergatik uste duzue dela? Zer egin genezake pazientearen ariketekiko atxikimendua areagotzeko?

Ea ba zein den zuen iritzia, neronek ere ez bait daukat argi pazienteari ariketak proposatzen dizkiodanean ariketa terapeutikoak edo ariketa generiko hutsak ematen ari natzaizkion.