Etiquetas

, ,

Gaurkoan izan ditudan bi kasu elkarbanatu nahi ditut zuekin. Bandera gorriei garrantzi gutxiegi ematen diegula uste baitut eta hauei buruz jaso dugun prestakuntza (edo behintzat, nik jaso dudana) ez baita oso egokia izan.

Lehena, 70 urteko gizonezkoa. Laburbilduz, duela 8 hilabete erori zen etxean eta humeroaren burua txikitu zuela esan zidan. Ebakuntza egin ziotela adierazi zidan eta bi iltze sartu zizkiotela (baina ez zuen radiografiarik ekarri ikusteko). Ondoren errehabilitazioan hasi zen eta 6 hilabete eta gero, gehiago irabazterik ez zegoela aipatu zioten. Arrazoi hau izan zen beste iritzi bat entzutera bultzatu zuena. Ebaluaketa egiterakoan aipatzeko zuen lehen gauza, artikulazio glenohumeralean inongo mugimendurik ez edukitzea zen. Inongo esaten dudanean, benetan, zero gradutaz ari naiz. Besoa altxatzeko garaian dena eskapularen bidez egiten zuen. Pasiboki ere artikulazio glenohumerala oso mugatua zegoen. Hau da, eskapula finkatuz gero, pasiboki ia ezinezkoa zen artikulazio glenohumeralean mugimendua lortzea. Gehienez 5 gradu lor genitzakeen (eskuzabala izanda).

Hasieratik ez nion susmo onik hartu. 6 hilabete eta mugimendurik ez artikulazio glenohumeralean? Esaten nion nere buruari…

Zalantza hauen aurrean medikura bueltatzeko gomendatu nion. Honako emaitzarekin:

Jose Antonio Garin Rx IIBigarrenak ere, sorbaldeko arazo bat zuen. 47 urteko gizonezkoa zen eta kasu honetan ere, orain dela hilabete erori egin zen. Bere ustez, inongo arazorik gabe. Ez zuen minik izan, ez ubeldurik, ez medikura joateko arrazoirik, kolpe tonto bat izan zen (berak esan zuen bezala idazten dizuet). Ebaluaketan abdukzioak eta kanpoko errotazioa zen bere mina sortzen zuen mugimendua. Test ortopediko klasikoek ez zuten informazio gehiago eskeintzen eta ez zirudien sorbalda horretan arazo larririk zegoenik. Beraz tratamentuari ekin genion. Hasi eta berehala oso emaitza onak lortzen genituen. Saioan bertan min ematen zuen mugimenduak ez zuen inongo minik sortzen eta bide onetik gindoazela zirudien.

Baina astera berriro deitu zidan mina berriro azaldu zela esanez. Hontan ere, ebaluaketa eta gero ez nuen bandera gorri baten susmorik, beraz, aurrera tratamentuarekin. Eta oraingoan ere primeran erantzun zuen eta etxera minik gabe joan zen.

Hirugarrengo aldiz min hori zuela esan zidanean erabaki nuen medikura bidaltzeko garaia zela. Nahiz eta sintomek ez zuten bandera gorririk adierazten, eboluzioa ez zen espero genuena. Zoritxarrez, kasu honetan ere, berri txarrak iritsi ziren.        Hill Sachs lesioa zuela konfirmatu bait zen:Josemi Orube

Gaur egun, lehen arretako profesional bezala ezinbestekoa bihurtu da honi buruzko prestakuntza eta pazienteak deribatzeko gaitasuna eduki behar dugu. Paziente batek duen arazoa, hasieran pentsa dezakeguna baina larriagoa izan baitaiteke.

Ez al duzue bandera gorriei buruzko prestakuntza bat faltan botatzen?

Nik, geroz eta gehiago.

 

Anuncios