Etiquetas

, , , ,

Sarean saltseatzen nengoela, Mary O´Keeffe, Kieran O´Sullivan eta Drek Griffin-ek bizkarreko minari buruz idatzitako testu interesgarri bat topatu nuen. @DeshiFisio-k gaztelerara itzuli eta puntu bakoitzari bibliografia erantsi ziola ikusita, blog honentzako testuaren laburpena egin dut. Nire helburua bizkarreko mina pairatzen duten pazienteentzako gida txiki bat sotzea izan da, bizkarreko minaren inguruko gauza asko ikasi eta beste asko desikasten laguntzeko.

Hasteko, aipatu dezagun bizkarreko mina gauza arrunta dela 1,2, gizakien %80ak bere bizitzaren momenturen baten bizkarreko mina izango du. Bizkarreko mina izatea nekatuta egotea edo goibel egotearen parekoa da. Bizkarreko min akutu gehienak prozesu “sinpleen” ondorio dira eta euren pronostikoa bikaina da. Prozesu akutu baten lehenengo bi asteak igarota, gehienek hobekuntza nabarmena nabarituko dute eta 3 hilabeteren ondoren %85a guztiz hobetuko da. Persona-kopuru txiki batek soilik garatuko ditu epe luzerako arazoak.

Ebidentzia zientifikoaren arabera, irudi-frogek bizkarreko mina duten pertsonen gutxiengo baten soilik (%5a baino gutxiago) erakutsiko dute benetako garrantzia duen zerbait, beraz, oso gutxitan dira beharrezkoak irudi-frogak. Are gehiago, irudi-frogen interpretazioak  beharrezkoak ez diren alertak sortu ditzake3,4,5, pazienteei sarritan esan ohi zaielako frogetan aurkitutako zeinuek euren bizkarra kaltetuta dagoela erakusten dutela (nozebo efektua), eta honek beldurra, larritasuna eta ariketa sahiestea eragin dezake (pronostikorako erabat ezkorra dena). Egia esan, frogetan antzematen diren aurkikuntza horiek burusoiltasunarekin alderatu daitezke: adinaren ondorioz sortutako ezaugarriak dira eta ez dute zertan minik eragin behar.

Froga hauek minarekin zerikusi gutxi duten aurkikuntzak erakusten dituzte. Are gehiago, ikerketa desberdinek aditzera ematen dutenez, minik ez duten pertsonek egituren asaldurak dituzte: protrusio diskalak (kasuen %52an), endekaturiko diskoak (kasuen %90an), hernia diskalak (kasuen %28an) eta artrosia (kasuen %38an).

Dagoen ebidentzia zientifikoa aztertuta, ezin da baieztatu bizkarreko mina lekutik kanpo dagoen hezur edo giltzadura baten ondorio denik, ezta pelbisaren lerrokatze desegoki baten ondorioa. Bizkarreko mina pairatzen duten persona gehienetan irudi-frogek ez dute erakusten “lekuz kanpo” dagoen giltzadura edo hazurrik 6,7 eta bizkarrezurraren kokapenean aldaketak dauden kasu gutxietan, aldaketek ez dute minarekin zerikusirik.

Ohean atseden hartzea ez da mesedegarria8,9,10 eta kirurgia ez da normalean beharrezkoa12,13,14. Eguneroko ekintzak pixkanaka-pixkanaka berreskuratzea mesedegarria dela adierazten duen ebidentzia sendoa dago. Laneko eta aisialdiko ekintzetan murgiltzea osatzen laguntzeko garrantzitsua da eta epe luzean kirurgiaren emaitzak ez dira ekintza fisikoarenak baino hobeak. Zenbat eta denbora luzeagoz atseden hartzen hartzen egon, orduan eta min handiagoa izango du pertsonak.

Arraroa dirudien arren, jakin badakigu min handi bat ez dela gaitz larriago baten seinale11 eta gaitz bereko bi pertsonek min desberdinak nabaritu ditzakete. Min-maila faktore desberdinek baldintzatu dezakete: mina zein egoeratan agertu den, gogo-aldartea, beldurra, sasoi-maila edo estres-mailak minaren nondik norakoak baldintzatuko dituzte. Adibidez, kirolari edo soldadu batek min handirik ez nabaritzea gertatu daiteke, inguru lasaiago baten daudenerarte.

Gaia aztertu duten ikerketek ez dute eskolako motxilen erabileraren eta bizkarreko minaren arteko loturarik aurkitu, beraz motxilek ez gaituzte arduratu behar15. Eskola edo lanarekin jarraituz, aipatu beharra dago oraindik ez dela aurkitu jesarrita egoteko jarrera estandarrik, beharbada ez dagoelako jesarrita egoteko jarrera perfekturik16. Persona bakoitzak jarrera zehatz baten nabarituko du erosotasuna: badago zuzen jesartzean mina nabaritzen duen pertsonarik eta “okertuta” esertzean inolako minik nabarituko ez duenik.

Nahiz eta pisuren bat altxatzeak, makurtzeak edo errotazio mugimenduren bat egiteak pertsona batzuengan mina sortu dezakeen, ariketa hauek burutzea ez da arriskutsua17. Gure bizkarra pisuak altxatzera ohituta dago eta bere gaitasuna errespetatuz gero ez dago inolako arazorik. Are gehiago, orkatila bihurritu ondoren korrika egitera bueltatzen garen bezala, pisuak altxatzeak gure bizkarra indartzen laguntzen digu. Ohikoa da lehenengo egunetako mina pairatu ondoren pazientearen mugikortasuna mugatuta egotea, baina mina desagertuz doan heinean mugikortasuna berreskuratzea mesedegarria da eta ekintzak ekiditea edo kontu handiarekin mugitzea ez da mesedegarria.

Estresa, depresioa, antsietatea eta gaizki lo egiteak bizkarreko minean eragina izan dezakete18,19,20,21,22,23, beraz lo egiteko ohitura egokiak mantentzea eta estresaren edota gogo-aldartearen kudeaketa egokiak bizkarreko minean onurak ekarriko dizkio pazienteari.

Bizkarreko mina pairatzen dutenek ariketa fisikoa egiteari beldurra izaten diote baina oker dabiltza: ariketa fisikoa mesedegarria eta ziurra da. Ariketa mota gehienak onak dira (ibiltzea, eskailerak igotzea, korrika egitea, txirrindularitza, …) eta nahiz eta ariketa burutzen den bitartean mina nabaritu, horrek ez du esan nahi egituretan kaltea eragiten duenik.

Tratamendu desberdinak frogatu ondoren mina ez desagertzeak frustrazioa eta ezinegona sortu dezake pazienteengan, sendatzeko itxaropena galtzeraino helduz. Bizkarreko minean faktore ugarik eragina dutenez, faktore bakar baten oinarrituriko tratamenduek ez dute eragin positiborik lortuko. Behin eragile hauek identifikatuta, minak onera egingo du eta pazienteak bizitza osasuntsu eta zoriontsu bat bizitzeko aukera izango du24.

BIZKARREKO MINA

Bibliografia (RunEvolutionen eskutik)

  1. Casado MI, Moix J, Vidal J. Etiología, cronificación y tratamiento del dolor lumbar. Clínica y Salud [revista en la Internet]. 2008 Ene [citado  2015  Jul  23] ;  19(3): 379-392.
  2. Hoy D et al. The epidemiology of back pain. Best Pract Res Clin Rheumatol. 2010 Dec;24(6):769-81
  3. Nakashima H et al. Abnormal findings on magnetic resonance images of the cervical spines in 1211 asymptomatic subjects. Spine (Phila Pa 1976). 2015 Mar 15;40(6):392-8
  4. Borenstein DG et al. The value of magnetic resonance imaging of the lumbar spine to predict low-back pain in asymptomatic subjects: a seven-year follow-up study. J Bone Joint Surg Am. 2001 Sep;83-A(9):1306-11.
  5. Jensen MC et al. Magnetic resonance imaging of the lumbar spine in people without back pain.N Engl J Med. 1994 Jul 14;331(2):69-73
  6. Bialosky JE et al. Spinal manipulative therapy-specific changes in pain sensitivity in individuals with low back pain. J Pain. 2014 Feb;15(2):136-48
  7. Beattie Pf et al. The within-session change in low back pain intensity following spinal manipulative therapy is related to differences in diffusion of water in the intervertebral discs of the upper lumbar spine and L5-S1.J Orthop Sports Phys Ther. 2014 Jan;44(1):19-29
  8. Dahm KT et al. Advice to rest in bed versus advice to stay active for acute low-back pain and sciatica.Cochrane Database Syst Rev. 2010 Jun 16;(6):CD007612.
  9. http://www.health.harvard.edu/pain/bed-rest-for-back-pain-a-little-bit-will-do-you
  10. Wilkes MS. Chronic back pain: does bed rest help?. West J Med. 2000 Feb; 172(2): 121.
  11. https://www.youtube.com/watch?v=JYA_mrNuLz0
  12. Lee GW et al. Comparison of surgical treatment with direct repair versus conservative treatment in young patients with spondylolysis: a prospective, comparative, clinical trial.Spine J. 2015 Jul 1;15(7):1545-53
  13. Andrade NS et al. Twenty-year perspective of randomized controlled trials for surgery of chronic nonspecific low back pain: citation bias and tangential knowledge.Spine J. 2013 Nov;13(11):1698-704.
  14. Chou R et al. Surgery for low back pain: a review of the evidence for an American Pain Society Clinical Practice Guideline.Spine (Phila Pa 1976). 2009 May 1;34(10):1094-109
  15. Nicolet T et al. No kidding: low back pain and type of container influence adolescents’ perception of load heaviness.Eur Spine J. 2014 Apr;23(4):794-9
  16. Davis KG et al. Postural variability: an effective way to reduce musculoskeletal discomfort in office work.Hum Factors. 2014 Nov;56(7):1249-61.
  17. Jay K et al. Kettlebell training for musculoskeletal and cardiovascular health: a randomized controlled trial.Scand J Work Environ Health. 2011 May;37(3):196-203.
  18. Paanalahti K et al. Spinal pain-good sleep matters: a secondary analysis of a randomized controlled trial.Eur Spine J. 2015 Jun 11. [Epub ahead of print]
  19. Kovacs FM et al. Patients With Neck Pain are Less Likely to Improve if They Experience Poor Sleep Quality: A Prospective Study in Routine Practice.Clin J Pain. 2015 Aug;31(8):713-21
  20. Takahashi M et al. Disabling low back pain associated with night shift duration: Sleep problems as a potentiator.Am J Ind Med. 2015 Jun 29
  21. Hung CI et al. Depression: An important factor associated with disability among patients with chronic low back pain.Int J Psychiatry Med. 2015;49(3):187-98
  22. Tang NK et al. Effects of mood on pain responses and pain tolerance: an experimental study in chronic back pain patients.Pain. 2008 Aug 31;138(2):392-401
  23. Atkinson JH et al. Depressed mood in chronic low back pain: relationship with stressful life events.Pain. 1988 Oct;35(1):47-55
  24. Banth S et al. Effectiveness of mindfulness meditation on pain and quality of life of patients with chronic low back pain.Int J Yoga. 2015 Jul-Dec;8(2):128-33
Anuncios