Etiquetas

, ,

Aurrekoan, irratia entzuten nengoela, Euskadi Irratian errugbi inklusiboari buruz ari ziren hizketan. Horrela izanik, adi jarri eta Mikel Epalza (Gaztedi Rugby) hizketan ari zen. Down sindromea zuten gazteekin eta ez hain gazteekin talde bat egin baitute.
Fisteus

Ni errugbi jokalari ohi bezala, pentsatzen jarri nintzen nik jolasten nuen posizioan eta zein jokaldi egiten nituen. Berehala etorri zitzaizkidan bururra  nire fisioterapiako ikasketak eta Down sindromea duen askok ezegonkotasun zerbilkala dutela oroitu nuen.

Bilaketa txiki bat egin nuen honi buruz eta hau aurkitu nuen.

Down Sindromea, gizakietan ematen den sindromerik ohikoena eta ondoen ezagutzen den síndromea da. Sindrome hau 700-900 haurretatik 1-ek du eta zenbaki hauek gora egiten dute, haurdun dauden emakumeak 40 urtetik gora direnean (1).Sindrome Down-aren ezaugarri klinikoak dira aurpegiera bereizgarria, hipotonía, atzeratasun mentala eta sistema zirkulatorio eta liseri sistemaren hainbat malformazio.

Pertsona hauetan hainbat gorputz itxuragabetasun ikus daitezke. Asaldura muskulueskeletikoen artean ohikoena bizkarrezur zerbikala da eta gehienbat okzipuzio eta Z1-en arteko ezegonkortasuna edo Z1 eta Z2-ren artekoa (2). Ezegonkortasun honek lesio larriak edo hilgarriak eragin ditzazke, arnasketa
kontrolatzeko egitura nerbiosoekiko hurbiltasunagatik (3). Arazo hau gehienbat umeetan gertatu ohi da ( hemen hainbat jarduera ezin egitearen arrazoietako bat)  baina pertsona helduetan ez da ikasi (4).

Ikerketa honek begiratu zuen Sindrome Down duten pertsona helduetan zenbateko prebalentzia ematen den ezegonkortasun atlanto-okzipital axiala. Horretarako radigrafiak erabili zituzten, mielopatia bazuten eta galdeketa bat.

Mielopatia zerbikalaren sintomak izatea positibotzat eman zuten ikerketan, sintomak hauek dira:

1. Urritasun motorea

2. Arazo esfinterianoak

3. Eskailera igotzeko arazoak

4. Ibilkera ekilibrio arazoak

5. Zerbikaletako mina.

Ezegonkortasun atlanto-okzipitala, definitu zen alboko radigrafia baten bitartez, goi zerbikala eta kranneoaren oinarri hartuz.  Neurtu zen 12ko erregelaren bitartez edo Harris neruketaren bitartez (5).

Fisteus II
12 mm baino gehiago izatea positibotzat eman zen eta Wiesel-Rothman lerroa era erabili zen ezegonkotasun atlanto-okzipitalerako. Lerro hau klibusaren atzekaldetik perpendikularki marrazten da eta positibotzat hartzen da, ez denean odontoidesaren puntara heltzen.

Ezegonkortasun atlantoaxiala, radiografia berdinaren bitartez izan zen aztertua, alboko radiografia. Apofisi odontoidearen aurrekaldetik eta atlasaren arkuaren atzekalderako distantzia 3 mm baino gehiagokoa bada, positiboa da (6, 7).

Fisteus III
Sindrome Down zuten 80 pertsona aztertu ziren, beraietatik 41 gizon (%51,2) eta 18 – 41 urteen artean ibili ziren. Hauetatik 14 pertsonak (% 17,5) ezegonkotasun atlanto-okzipitala zuten, 9-k (%11,2) ezegonkotasun atlatoaxiala eta 2-k (% 2.5) bi
ezegonkotasunak aurkezten zuten.

Ez zen sexuen arteko diferentziarik aurkitu.

Ezegonkotasun zerbikalaren sintomak 3 pertsonak (% 3,8) bakarrik izan zuten, bi emakume eta gizon batek. Ezegonkotasun Atlanto-okzipitala (%17,5) eta ezegonkortasun atlantoaxialaren (%11,2) prebalentzia beste autore batzuen ikerketetan aurkitutako zenbaki berdinak dira, %10 etik %40 artean. Down síndromea duten pertsonek agian Atlantoaxis ezegonkortasuna hezurren forma-anormaltasunagatik izan daiteke, %6 badu hezur odontoideum. Lotailuen laxitudea, pertsona hauen ezaugarria dela, lotailu transbersalarena izan daiteke (8).

Ezegonkortasun atlantokzipitala ere izan daiteke hezurren forma-anormaltasunagatik. Okzipitaleko kondiloen giltzadura fazeten eta lehen zerbikalaren arteko konkabitate ezagatik (9), lotailuen laxitudearekin batera.

Ikusi da ezegonkortasuna gehiagora joan ohi dela, baina ez doa subluxazio kliniko garrantzitsu batetara, baina hezur forma-anormaltasuna antzematen denean aldizka kontrolatu behar da (8). Kirola egiterako orduan, maíz egin behar da goi zerbikaletako erradiografiaren bat eta  burua eta lepoa estresatu egiten dituzten kirolak ekiditea gomendatzen da, hala nola kontaktu kirolak eta lepo mugimendu handia eragiten duten kirolak.

Guzti hau irakurrita, ikerketa gehiago behar dira, datuak zehazteko.

Fisteus IV

Ez dakit Gaztedi taldeak guzti hau kontuan izan duen, eta ez dakit zer nolako errugbia egiten duten (plakatu gabekoa, melerik gabekoa,…) baina esan behar da proiektua oso polita eta interesgarria dela. Baina, Down Sindromea duten pertsonentzako kirolik egokiena ote da??

Loitzun Izaola Azkona

Kirol Arloko Fisioterapeuta

Oinarri bezela, artikulu hau hartu dut:
El-Khouri M, Alves Moura M, Tobo A, Rizzo Battistella L, Pereira Herrero CF, Riberto M: Prevalence of Atlanto-Occipital and Atlantoaxial Instability in Adults with Down Syndrome. Spine. World Neurosurgery B2 (1/2): 215-218, 2014.

Bibliografia

1. Sherman SL, Allen EG, Bean LH, Freeman SB: Epidemiology of Down syndrome. Ment Retard Dev Disabil Res Rev 13:221-227, 2007.

2. Dumitrescu AV, Moga DC, Longmuir SQ, Olson RJ,Drack AV: Prevalence and characteristics of abnormal head posture in children with Down syndrome: a 20-year retrospective, descriptive review. Ophthalmology 118:1859-1864, 2011.

3. McKay SD, Al-Omari A, Tomlinson LA, Dormans JP: Review of cervical spine anomalies in genetic syndromes. Spine (Phila Pa 1976) 37: E269-E277, 2012

4. Wexler ID, Abu-Libdeh A, Kastiel Y, Nimrodi A, Kerem E, Tenenbaum A: Optimizing health care for individuals with Down syndrome in Israel. Isr Med Assoc J 11:655-659, 2009.

5. Bono CM, Vaccaro AR, Fehlings M, Fischer C, Dvorak M, Ludwig S, Harrop J, Spine Trauma Group: Measurement techniques for upper cervical spine injuries: consensus statement of the Spine Trauma Study Group. Spine (Phila Pa 1976) 32:593-600, 2007.

6. Locke GR, Gardner JI, Van Epps EF: Atlas-dens interval (ADI) in children: a survey based on 200 normal cervical spines. Am J Roentgenol Radium Ther Nucl Med 97:135-140, 1966.

7. Schneck CD: Anatomy, mechanics, and imaging of spinal injury. In: Kirshblum S, Campagnolo D, Delisa JA, eds. Spinal Cord Medicine. Philadelphia: Lippincott Williams & Wilkins; 2002:43-48.

8. Hankinson TC, Anderson RC: Craniovertebral junction abnormalities in Down syndrome. Neurosurgery 66(3 Suppl):32-38, 2010.

9. Browd SR, McIntyre JS, Brockmeyer D: Failed agedependent maturation of the occipital condyle in patients with congenital occipitoatlantal instability and Down syndrome: a preliminary analysis. J Neurosurg Pediatr 2:359-364, 2008.

10. El-Khouri M, Alves Moura M, Tobo A, Rizzo Battistella L, Pereira Herrero CF, Riberto M: Prevalence of Atlanto-Occipital and Atlantoaxial Instability in Adults with Down Syndrome. Spine. World Neurosurgery B2 (1/2): 215-218, 2014.

Anuncios