Etiquetas

, ,

Fisioterapeutok, Euskal Herria mailan, lehen intentzioko osasun-langileak garen aldetik, test eta frogak argi izan behar ditugu, gure pazienteen diagnostikoa ondo egiteko (bandera horiak eta bandera gorriak ahaztu gabe).

Froga ortpedikoak egiterako orduan, beti dago bere baliogarritasunaren zalantza.

Benetan froga ortopedikoak guk nahi dugun egitura testatzen dute?

Froga baten baliogarritasuna aintzat izateko hainbat gauza kontutan izan behar dugu. Hona hemen, kontutan hartzekoak (Eric J, Hegedus-ek bere liburuan horrela azaltzen du):

  • FIDEGARRITASUNA (Aurkikuntzen arteko akordioa)
    Fisioterapeuta edo kliniko bakoitzak paziente bati testa egiterakoan berdina aurkitzea.
    Osteopatian egiten diren testak, gehienbat pelbiseko testak, fidegarritasun gutxi dute, eskuen arabera edo haztazpenean oinarritzen dute beraien frogak, horrek fidegarritasun gutxi ematen dute.
  • SENTSIBILITATEA
    Gaixotasuna (patología) DUTEN pertsonen artean, test positibo ematen duten pertsonen portzentaia ( % 0-100).
    Sentsibilitatea % 0 baldin bada, arazoa izanda ez du inoiz positibo ematen, beste alde batetik, sentsibilitatea % 100 baldin bada, patología izanda beti positiboa izango da testa.
    Adibidez, O’Brien testa (SLAP lesiorako testa) % 90-eko sentsibilitatea du, honek esan nahi du SLAP lesioa dagoenean positibo emango du, baina test hau beste lesio batzuk daudenean ere positibo emango du. Bigarren gauza bat ikusi behar dugu…
  • ESPEZIFIKOTASUNA
    Patologia EZ DUTEN pertsonen artean, test bat patología konkretu batentzako negatibo ematen duten persona portzentaia (%0-100).Test on bat izango da SENTSIBILITATEA eta ESPEZIFIKOTASUNA altuak direnean (baina oso test gutxi daude biak altuak dutenak).
    Azkenik, test bat baliogarria den jakiteko begiratu behar dugu, PROBABILITATE KOEFIZIENTE POSITIBOA ETA NEGATIBOA.
  • PROBABILITATE KOEFIZIENTE POSITIBOA (LR+)
    LR+ batek, post-test emaitza positiboarekin erlazionatua egongo da. LR+ duten testak, egokiak dira pazienteak patologia bat duela baieztatzeko. LR+ gero eta altuagoa bada gero eta hobe.
  • PROBABILITATE KOEFIZIENTE NEGATIBOA (LR-)
    LR- batek, post-test emaitza negatiboarekin erlazionatua dago. LR- duten testak egokiak dira pazienteak patologia bat baztertzeko balio dute. LR- gero eta 0-tik hubilago gero eta hobea, LR- 1-ekoa bada, ez du balio patología baztertzeko, honek negatibo faltsuak emango dizkigu.

Faktore guzti hauek kontutan izanik,
TESTEN ORDENA GARRANTZITSUA DA BESTELA GURE DIAGNOTIKOA ALBORATU (SESGAR) DEZAKE.

LR- BAXUKO TESTAK (0-tik hurbil), ANAMNESI HASIERAN ERABILI BEHARKO LIRATEKE PATOLOGIA BAZTERTZEKO.

LR + ALTUKO TESTAK, ANAMNESIAREN AMAIERAN ERABILI BEHARKO LIRATEKE, AURKITUTAKOA BAIEZTATZEKO

TEST ORTOPEDIKOAK KONBINATU EGIN BEHAR DIRA, TEST BATEK BAKARRIK GUTXI ESATEN DIGU ARAZOARI BURUZ

Loitzun Izaola Azkona
Fisioterapeuta
@loifisio

Oharra: Sarrera hau, bibliografian agertzen den liburua ulertzeko eta zelan erabiltzeko egin dut. Usted ut garrantzizkoa dela zein test erabili patología bat baztertzeko edo patología bat baieztatzeko eta noiz erabili bakoitza.

BIBLIOGRAFIA
–    Cook C, Hegedus E. Physical Examination tests; An evidence Based Approach. Upper Sadler River. NJ; Prentice Hall: 2007.

Anuncios