Etiquetas

,

Ile kizkur xelebre honen atzean, fisioterapeuta bikain bat ezkutatzen da. Zelanda Berrian jaiotakoa eta ikertzaile klinikoa da. Orain dela urte batzuk, gerriko minari aurre egiteko estabilizazio ariketen erreferenteetako bat izan zen. Fisioterapeuta top horietako bat. Core-a, estabilizazio ariketak, inestabilitate lunbarraren eta hauen sailkapenaren aitetako bat izan zela esan genezake.

Gerriko minaren tratamentua guztiz eraldatu zuen bere ideiekin. Bere ikerketen inpaktua zenbatekoa izan zen ikusteko, bere bi artikulu famatuenei begiratu besterik ez dago:

  • 1997an Spine aldizkarian argitaratu zuen artikulu hau, 1076 aldiz aipatu dute beste ikerketa batzuetan.
  • 2005ean Manual Therapy aldizkarian idatzi zuen Masterclass hau, 453 aldiz aipatua izan da.

Ideia hauek poliki-poliki ezarri dira gure lanbidean eta gaur egun erabiltzen diren ariketa terapeutiko askoren oinarri bezala erabiltzen ditugu. Fisioterapeuta askoren eguneroko lanaren zati bat dira.

Jende askok ez dakiena ordea, zera da; estabilitatearekin zerikusia duten ideia guzti horiek gaur egun guztiz baztertu dituela. Are gehiago, metodologia hau kritikatzera pasa da. Nahastu egin zela onartu eta modelu biopsikosozialari garrantzi gehiago ematen hasi zen. Egiturak alde batetara utzi eta pazienteen itxaropen eta sinismenei zuzenean erasotuz.

Honela sortu zuen «Cognitive Functional Therapy» bezala ezagutzen den abordaia.  Zer den argitu baino, bideo labur batekin utziko zaituztet. Ea niri bezain beste gustatzen zaizuen. FISIOTERAPIA (bai, maiuskulaz) hutsa.

Informazio gehiago nahi baduzu, bere web orrialdea bisitatzera gonbidatzen zaitut. Informazio on asko duzu eskuragarri.