Goretti Aranburuk botatako ideia baten harira, hona esperimentu bat: 5 minutu bain gutxiagoko bideoak, ikerketa zientifikoen nondik norakoak modu ultralaburrean azalduz, fisioterapeutei zuzenduta. Esperimentu honetarako, aurreko baten hementxe komentatutako Bukhari 2016 erabili dut.

Beno, egia esan, Gorettiren ideia ez da zehazki horixe izan 😉 Berak ikerketen egileei eginiko elkarrizketa planteatu du. Baina hori konplikatutxoagoa denez, mota honetako bideoak irisgarriagoak begitantzen zaizkit. Eta, Telesforo Aranzadi handiaren hitzak kopiatuz:

Sobre todo, hacemos las cosas, que es lo que nosotros queremos, que se hagan. Habrá seguramente quienes puedan hacerlas mejor, pero no hay quienes quieran hacerlas mejor; nosotros las hacemos y hechas quedan.

Artikuluaren erreferentzia:

  • BUKHARI, Syed Rehan Iftikhar. SHAKIL-UR-REHAMN, Syed. AHMAD, Shakeel. NAEEM, Aamer. 2016. Comparison between effectiveness of mechanical and manual traction combined with mobilization and exercise therapy in patients with Cervical Radiculopathy. Pakistan Journal of Medical Sciences 32(1). Hemen deskarga daiteke.

Bideoaren lotura zuzena: https://youtu.be/YuABSC2dUj0

Bideoaren datu teknikoak:

  • Irudia: webcam.
  • Audioa: mikrofono kableduna (4 euro).
  • Toma bakarrean eginikoa, ediziorik gabe.
  • Ekoizpenaren denbora osoa (artikuluaren irakurketa kontuan hartu gabe): 7 minutu.
Anuncios