Hona GORETTI ARANBURU lankideak egindako beste sarrera bat, oraingoan idatziz.

Sin título

Makilajeak itxura alda dezake, baina pertsona… berbera da.

Fisioterapia maitea,

Lehenengo ta behin, parkamena eskatzera natorkizu. Bai, azken 4-5 urteetan ez dizudalako kasu larregirik egin. Nire bizitza pertsonalean murgilduta ibili naiz, eta nahiz eta egunero fisioterapeuta moduan lanean aritu, ez ditut zure nondik norakoak behar bezain beste irakurri. Nire formakuntza saioak beste alde batetik jo dute: matematika manipulatiboak, heziketa arloko paradigma berrien ezagutza, heziketa alternatiboak, mindfulness-a eta abar luze bat eduki ditut nire lagun. Bai, gauza asko ikasi ditut, eta zurekin gauza hoiek partekatzeko irrikitan nago.

Pazienteen kasuak, Elkargotik antolatutako kongresoetara joatea, Elkargotik irizten den informazioa aditasunez jarraitzea edota e-mailetik etorri zaidan informazio guztia irakurtzearekin, ez da nahikoa izan.

Bai, badakit, aspaldiko lagun minak izanda, ez dudala zertan parkamenik eskatu behar, baina hain aldatuta aurkitu zaitut bueltan, lehengotan ez dizudala ezagutu; eta hori ez diot nire buruari parkatu. Aurpegia margoztu duzu, erropa berriak jantzi eta nik ez nuen nire fisioterapia inondik ere ikusten. Ezin nintzen konturatu, gauza berdina jarraitzen duzula izaten. Hitz egiteko era berriekinn, kurtso berriekin, teknologia berriekin, autore berriekin… aurkitu zaitut:

“Evidencia científica”, “Investigación”, “Avanzada”, “Excelencia”, “Misión”, “Visión”, “Valores” eta horrelako hitzak sartu dituzu zure hiztegian. “Minarentzako Homeo-mesoterapia”, “PNI: Psikoneuroinmunologia”, “Neurodinamia”, “Ehunen regenerazioa bizkortzeko teknologi aurrerakoia”, “EPI: Ehunen Elektrolisi Perkutaneoa”… zenbat ideia eta teknologi barri jarri dituzun soinean. Orain flash-ak, argazkiak, pelikulak, artikuloak eta bideoak oso gustoko dituzu, eta internet, zure presentziarekin bete duzu. Oso sofistikatua dirudizu.

Eskerrak Fisteuseko mutilei. Eurek, margoen eta soinekoen azpitik, berdina jarraitzen duzula izaten erakutsi didate. Eta eurei esker, berriro ere ber-ezagutu zaitut. Funtsean, mugimenduarekin, sendatzeko behar den denborarekin eta pazienteekin sortzen dugun erlazioarekin duzu erlazioa. Margo barik, askoz ere sinpleagoa zara, eta nik, horrela ezagutu nizun. Baina, bai, egia da, paradigma berrien sasoi honetan, ezin zaitut albo batera utzi, ezin dizut margo barik eta soineko berri barik utzi. Jarraitu egingo dizut, soineko berriak, modak, zientzia, margoak eta abar luze bat dituzu etorkizunean zure zain. Ez badizut jarraitzen eta arreta jartzen eta berriro ere galdu egiten banaiz, agian, Fisteusekoek be, ezingo didate zuregana ber-hurbildu.

Auto-heziketa bide bat jarraitu beharra dut. Eta fisioterapiako zientzia artikuloak irakurri eta nire zentroko pazieteen datuak jasotzeko era egokia bilatu behar dut. Gaur egungo programa informatikoek, pazienteen datuekin estadistikak egiteko prestatuta bait daude, eta ez soilik datuak biltzeko.

Pozten naz, Fisioterapia, ezagutu nizun bezala berriro ere ikusteaz, makilaje eta soineko berri barik: erraza, argia, sinplea… Eta zoaz orain, zure soineko eta margoekin, flash-en mundura, munduak zure potentzial guztia ezagutu behar bait du.

Muxu handi bat, FISIOTERAPIA!!… Nik, Fisteusekoekin, jarraituko dizut..

Anuncios