GORETTI ARANBURUK idatzitako artikulua.

vvv

Xabatek, aurrekoan, “Fisioterapia eta Zientzia. Kimera bat?” hausnarketan, jarraian ipintzen dizkuzueten galderak bota zituen, eta nire gaurko hau, galdera hoiei nire ikuspuntutik erantzuteko asmotik datorren testua da:

“Reikia, akupuntura, osteopatia kraneala, biszerala, kiropraktika, terapia faszialak… eta abar oso luze bat. Hauek denek, proposamen teorikoen oinarriak frogatzen al dituzte? Benetan gertatzen den hori gertatzen dela frogatzeko prest al daude? “Onus probandi”a beregain hartzen dute? Gezurtatzeko aukera zabaltzen dute? Nik, ezetz uste dut. Asmo txarrik gabe egiten dutela pentsatu nahiko nuke, baina esperientziak ez dit hori erakutsi. Hainbat motatako interes eta aurreiritzien ondorio bat dela iruditzen zait.”

Honen harira, nire txikitako euskal dantza taldeko maixuaren azalpena etorri zait burura. “Ikurrin dantza” dela eta, nire maixuak, zera esan zigun:

  1. Makurtu baino lehen, zeren aurrean makurtzen ginen aztertu behar gendula. Zer zen dantzariak eskuetan zeukana: Ikurriña, dantza taldeko enblema etab. Eta horren aurrean zelan sentitzen giñenaren arabera makurtu edo ez, norberak ikusteko. Kasu honetan, “Ebidentzia zientifikoa” dabil gure gainean mugitzen. (“Ebidentzia”, ingeleran “evidence”, datuen jasoera da. Honekin kontuz, txarto ulertuak egon liteke erderara hitz hau itzultzean eta interneten, “Ebidentzia”ren esanahia leku batzutan ez da “datuak biltzearena”, baizik eta “argi ikustea froga barik” da, erderako itzulpenak dioena, alegia. Orduan, ni, EVIDENCE-rekin bai makurtzen naiz… EVIDENCIA-rekin ez)
  1. Nire maixuaren arabera, aztertu behar genuen bigarren gauza, ikurriña eroaten eban makilaren lodiera/pisua zen. Tade bat, bere gain makurtzen/hartzen zuen dantzariak, erantzunkizun handia zuen, eta besteak baino gaitasun handiagoak zituela frogatu behar zuen. Hori dela eta, ikurriña edo emblema eroaten eban makilaren lodiera eta pisua baloratu beharra geunkan. Zenbat eta makila potoloagoa, gidaria, indartsuagoa zela erakusten zigun, eta hori txalokatzekoa zen. Ikurriña mugitzerako zailtasuna agerian egon behar zen, baina egiteko ahalmena zuela ere, agerian gelditu behar zen. (EVIDENCE kontzeptu hori, oso zaila da aurrera eroateko. Metodologia, datu bilketa eta hausnarketa sakon bat behar ditu. Terapia guztien aurrean, aurreiritzi gabeko jarrera beharko dute, terapiak euren artean duten lotura aztertu, terapia batek bestean zelan eragin duen eta ze hobekuntza ekarri dituen ikusi. Ez da terapia bakar bat aztertzea, terapiak ere osotasun bat dute, eta hori be baloratu beharko dute. Ze terapia duten gustoko eta zein ez, alde batera utzi beharko dute, indiferenteak izan behar, objetibotasuna bilatzeko. Makila, potoloa da beraz, eta mugitzeko sailtasun asko ditu.)
  1. Begiratu behar genuen hirugarren gauza, ikurriña eta makila mugitzen zituen dantzaria bera zen. Ia pertsona hura gustatzen zitzaigun edo ez. Talderako garrantzitsua zen pertsona edo ez. Jakituna, langilea, adiskidea, pertsona ona eta abar, zen edo ez. (EVIDENCE gai honetan, batzuk oso erraz hartu dutela bandera hori ikusten dut. Ziur nago ez direla ohartu beregain hartzen duten pisua, zailtasuna eta erantzunkizuna. Ni hoien aurrean, ez naiz sekula makurtuko, inolako datu bilketa egin barik, hitzegiten hasiak dira. Bestalde, EVIDENCE-a, aurrera eroaten dituztenen helburuak aztertu beharra dago: Adibide bezala, Fisioterapia, denok dakigu, oso garestia irtetzen zaie aseguroei, eta “ez du ebidentziarik” esanda, asko aurreztu leikela uzte dut, eta horren aurrean ere, ez dut makurtzeko asmorik. Hasia naiz, datu bilketa barik, aseguroen aldetik, horrelakoak entzuten nire zentroan).

Hau zen, nire uztez, txikitan plazarik plaza egin nuen dantzarik zailena. Eta, beti despistatu samar ibiltzen nintzen makurtzeko garaian.

Anuncios