Aurreko batean meditazioaren eragin fisiologikoari buruzko ikerketa bat aipatu genuen blog honetan. Nire pazienteei askotan aipatzen diedan gaia denez (mina kontrolatzeko buruan duten gaitasuna fakirren ereduarekin azalduz), hortan oinarritutako infografia hau egin dut.

005-meditazioa-analgesia

Onartzen dut basati xamarra dala, baina gaiarekin guztiz bat dator. Bertan agertzen den bonzoa (japoniarrez: apaiz budista) Thich Quang Duc du izena, eta 1963an era txundigarri honetan egin zuen protesta bere erlijioa jazartzen zuen Vietnamgo Gobernuaren aurrean. Meditazio sakonean murgilduta, zirkinik ere ez zuen egin (bideo honetan ikus dezakezue), eta normala den modura ekintzak inpaktu mediatiko ikaragarria izan zuen mundu osoan.

Anuncios