Esaten denez, ekimen frakasatuengandik ongi atera direnengandik baino gehiago ikas daiteke. Zentzu horretan, Goretti Aranburu lankideak bidali digun artikulu txiki ausart honek balio berezia duela iruditzen zait. Zer deritzozue?

***

Iker Villanueva-ren eskutik, “Radiographic Evidence of Cranial Bone Mobility”, irakurri ondoren, pena sentitu dut.

Ikerketa honetan, hamabi paziente aukeratzen dira, hortzen tratamenduarekin batera osteopatia kraneosakroa egiten zaie, erradiografiak egiteko protokolo zehatz batzuk zehazten dira eta protokoloa jarraituz erradiografiak egiten dira. Azkenik, hezurren mugimendua erradiografietan neurtzen da, eta garezurreko hezurren mugimendua erradiografiaren bitartez neurtu daitekela ondorioztatu dezakete. Hori bakarrik. Eta pena bat da, ikerketa egin ondoren konturatzen bait dira, ez dutela kontrol talderik. Ezin jakin, garezurrak hortz tratamenduagatik edo garezur osteopatiarengatik mugitu diren etab.

Fisteusen publikatzeko asmoz, niri ere, ikerketa txiki bat egitea bururatu zitzaidan. Eta hemen dituzue, galdetegia eta bere helburuak (6.785 fisioterapeuta dauden facebook talde baten ipini nuen) eta jasotako emaitzekin egindako taula (9 fisioterapeutak erantzun zuten bakarrik).

zailtasunak-1

Partehartze kaxkarra, baina gehiagok parte hartu izan balute ere, galdetegiaren erantzunak ez zuten ezertarako balioko: galderak txarto formulatuta bait daude edo/eta erantzunak oso zehaztugabeak.

zailtasunak-2

Anuncios