Etiquetas

, , , ,

2015ean JOSPT aldizkariak tendinopatiei buruzko monografiko bat argitaratu zuen eta bertan Grimaldi A, Fearon A. Gluteal Tendinopathy: Pathomechanics and Implications for Assessment and Management. J Orthop Sports Phys Ther. 2015 Sep 17:1-41. artikulua agertzen da. Bertan, egileek gaitzaren diagnostikoa, patomekanika eta tratamenduarentzako proposamen bat aurkezten digute, haien lan-esperientzia eta dagoen ebidentzia oinarritzat hartuta.

 Xabat Casadoren laguntzari esker artikulua lortu eta Oier Gorosabelek idatzitako sarrerei jarraipena emateko, testuaren laburpena egin dut. Nire eguneroko kontsulta-lanerako baliagarriak iruditzen zaizkidan aspektuak aipatuko ditut, baina artikuluaren irakurketa osoa egitera gonbidatzen zaituztet, beste aspektu batzuk azpimarratzeko edo nire laburpenaren kritika egiteko.

Terminologiarekin hasteko, aipatu behar da artikulu honetan gluteo ertaina edo gluteo txikiaren tendinopatiari (bursaren gaitzarekin lotuta edo ez) tendinopatia gluteoa deituko zaiola. Aipaturiko gaitza trokanter handian agertzen den aldakaren min lateralaren jatorria da, izterraren kanpoaldetik hedatu daitekena. 40 urte inguruko emakumeek pairatzen dute sarriago eta albo batera etzanda lo egitean, zutunik egotean, oinez ibiltzean, eskailerak igo edo jeistean eta eserita egotean mina pairatzen dute.

Diagnostikorako, egileek hurrengo frogak proposatzen dituzte:

  • 30 segunduz mindutako hankarekin zutunik mantentzea (Sustained Single Leg Stance) eta ondorengo parametroak ebaluatzea:
  1. Trokanterraren inguruan mina agertzen da?
  2. Pazientea postura mantentzeko gai da?
  3. Konpentsazioak agertzen dira?
  • Erresistentziaren aurkako aldakaren errotazioa + abdukzioa egiterakoan trokanterra kokatzen den lekuan mina agertzen den aztertu.

Hemen aztertutako test desberdinen sentsibilitate eta espezifikotasuna:

test1test2

Aurreko sarerraren baten aipatu dugun bezala, patomekari dagokionez bi puntu nabaritzen dituzte idazleek: tendoiak jasaten duen lan-karga eta konpresioa (edo faktore bi hauen konbinazioa). Orain gutxi eginiko ikerketa baten azaleratu zenez, emakumeen gluteo ertainak lotune txikiagoa duela femurrean eta honek gluteoetako tendoien kargen handitzea ekarri leike. Horrez gain, gluteo ertainaren desabantailari aurre egiteko, aldakaren addukzioa areagotuko lukete eta honek tendoiaren konpresioa areagotuko luke trokanter handiaren kontra. Beraz, abduktoreen eragnikortasun ezak, iliotibialaren tenkatzailearen tentsioaren handitzeak eta addukzioaren areagotzeak arrisku mekanikorako faktore garrantzitsuak izango lirateke, tentsio eta konpresio-indarren areagotzea suposatzen dutelako.

Tratamenduaren inguruan, oraindik ez dago datu fidagarririk. Aztertu diren teknikak honako hauek dira: ariketa, uhin-talken terapia, kortikosteroideen injekzioa eta ebakunza. Ikerketak aztertu ondoren, artikuluaren egileak honakoak gomendatzen dituzte tendinopatia gluteoaren tratamendurako:

  1. Konpresioa gutxitu:
  • Hanka baten gainean pisua mantendu, hankak gurutzatuta edo belaunak batera ditugula eseri eta mingarria den aldakaren gainean etzanda jartzea saihestea gomendatzen da.
  • Aldakaren addukzioa erabiltzen duten luzaketak ekidin.
  1. Tentsio-kargak kontrolatu:
  • Tendoiari eskatzen diogun lan-karga kontrolatu behar dugu, sintomen kontrola ahalbidetzen duten neurri ziurretan mantenduz.
  • Aldapa eta eskaileren igotzea gutxitu.
  1. Ariketa-terapia
  • Lan-karga maila-maila handitzen joan (addukzioa ahal bezain gutxien erabiliz) eta mugimenduen berhezitzea dira tratamenduaren giltzak.
  • Isometrikoak: indar gutxiko uzkurketak (%25), mina pizten ez dutenak.
  • Abiadura txikiko eta karga altuko abduzkio ariketak, soilik astean 3tan.
  • Gabeko minak gidatuko du ariketa programa.
  • Mugimenduaren berreziketa eta karga funtzionala: aldaka-abduktoreen indartze graduala, lehenengo isolatuta eta pixkanaka-pixkanaka mugimendu funtzionaletan.(Adibidez: lehenengo hanka biekin egindako flexioa (double-leg squat) eta gero hanka batekin (single-leg squat), beti ere pazientearen berezitasunak kontutan hartuta eta addukziorako joera ahal bezain beste saihestuz).

Amaitzeko, pazienteentzako gomendioekin egindako infografia:

tendinopatia gluteoa

Anuncios