GORETTI ARANBURUK idatzitako artikulua.

Sin título

Fisioterapeuten Nazioarteko Konfederazioa, 1951 garren urtean sortu zen. Fisioterapeutak dugun nazioarteko ahotsa da, eta 111 organizazio bitarteko direlarik, 350.000 fisioterapeuta batzen ditu. Espainiako Fisioterapeuten Elkartea (AEF), 1974tik da WCPT-ko bazkide, eta estatu mailan WCPT-an dugun elkarte bakarra da.

Fisioterapeuten Nazioarteko Konfederazioak, 2016-2020eko Plan Estrategikoa aurkeztu zuen atzo (2016ko Martxoak 8an). Plan estrategiko hau egiteko WCPT-k munduko fisioterapeuta guztiei parte hartzeko deialdia egin zien eta denen iritziak jasoz lortu ditu etorkizunean lan egiteko nondik norakoak.

Plan estrategikoa egiteko, hiru atal nagusi aztertu zituzten, eta atzo, denon artean lortutako emaitzekin egindako txostena aurkeztu zuten. Orain, txosten horren feedback-a lortu nahi dute.

Emaitzak honako hauek izan dira:

Sin título2

  1. Fisioterapiak etorkizunean izango dituen aukera nagusiak.
    1. Fisioterapeuten zerbitzuetara sarbide zuzena
    2. Fisioterapiaren onuren ebidentziaren bilketa
    3. Nagusiengan Fisioterapiak eduki dezaken rol-a
    4. Diziplina anitzen arteko lan kolaboratiboa
    5. Komunitatean Fisioterapiak eduki dezaken rol-a
  2. Fisioterapiak etorkizunean izango dituen desafioak.
    1. Lan baldintzak, lan egoerak eta ordainketak.
    2. Beste dizplinetako kideen balorazio eskasa.
    3. Fisioterapiaren onurak besteei ulertaraztea.
    4. Autonomia profesionala lortzea.
  3. Fisioterapiaen lehentasunak.
    1. Promozioa
    2. Fisioterapeuten zerbitzuetara sarbide zuzena
    3. Erabakiak hartzen dituztenei eragin
    4. Autonomia profesionala
    5. Lan baldintzak eta egoerak

WCPT-ak datu hauek ze herrialdetik jaso dituzten ere argitu du. Fisioterapiaren etorkizuneko aukerak eta desafioak, EEUUtik etorri dira gehienbat. Lehentasunak, Frantziatik.

Sin título3

Feedback-arekin, behin betiko Plan Estrategikoa egitea lortuko dute.

WCPT-ko albiste honek Espainian edukiko al du eraginik?

Australian, Espainian baino 30 urte aurretik sartu ziren Fisioterapiako ikasketak. Europan 1944an. Hemen, garai horretan, oraindik ez zen fisioterapiari buruz ezer entzuten.

Sin título4

Esfortzu handia egiten gabiltza eurekin parekatzeko edo ez? WCPT-an agertu diren emaitz hauek arrotzak dira guretzako? Identifikatuta ikusten gara WCPT-ko Plan Estrategikoarekin? WCPT-ak gurekin zerikusia duela sentitzen dugu edo oso urrin gelditzen zaigun erakundea al da?

Anuncios