2013tik, Fisteusen artikulu zientifikoen sinopsiak era kritikoan egiten dihardute. Ebidentzia zientifikoaren gailurreko puntuetariko baten dabiltza, eta Euskal Herriko Elkargoaren eskutik saria jaso zuten 2015ean. Ez da gutxiagorako.  Eskuartean “Overlapping signatures of chronic pain in the DNA methylation landscape of prefrontal cortex an peripheral T cells”-ekin nabil. Hamaika orri. Fisteusentzako sinopsi interegarri bat egiteko prest. Ez da batere erraza ulertzea, gero sinopsia era kritikoan egiteko. Zelan egiten da sinopsi bat era kritikoan? Pautak zehaztuta al daude?… Ba, hor nabil, nonbait, galduta, artikulu horren aurrean. Autoheziketaren bidea ez da erraza hasieran.Experientzia, expertoen irizpideak eta kasu klinikoak, Ebidentziaren piramidearen azpian ditugu. Piramide batzuetan, agertu ere ez dira egiten, kontutan hartu ere ez dituzte egiten. Baina, orain dela gutxirarte, experientzian, expertoen irizpideetan eta kasu klinikoetan oinarritu ditugu gure pazienteekin egunero egitekoak.

Gaur, artikulu hori alde batera utzi, eta nire gauza faboritoetako bat egitera noa. Kasu kliniko bat kontatu. “Batallita” bat. Nahiko ondo amaitzen den horietakoa. Polita. Bai, ebidentziaren piramide horretan agertu ere ez dena egiten: KASU KLINIKOA. Ezin naiz piramide gailurrera igo, lehenengo nire kasu kliniko faboritoei egiten diedan kasu espeziala agurtu gabe. Funtzionatzeko era berri baten sartu behar banaiz, lehengo erari agurra esan beharko diot.

Batzutan, pazienteen artetik, batek, birek, hirurek edo laurek… nire arreta berezia hartzen dute. Ez da logikak aukeratzen duen zeozer. Logika izango balitz, kasuistika asko mugitzen duen zeozetan ipiniko nuen arreta: tendinitisak, adibidez, eta hobea  bihurtuko nintzake hortan. Baina, gehienetan, nire arreta, erronka personal bat suposatzen didaten kasuak daramatzate.

***

Hoietako paziente bat, “Txiki” izan zan. Albaiteroaren diagnostikoa  “Miopatia fibrotikoa” eta iradokitutako  tratamendu bakarra, ebakuntza izan zen. Ebakuntza  aldi baterako konponketa zela esan zigun, eta sihuraski, behin eta berriz kirofanotik pasatu beharko zela.

Txikik atzeko hainka biak arrastaka eroaten zituen. Internetetik miopatía fibrotikoa duten txakur askoren ibilpidea ikusi ondoren, Txikirena askoz txarragoa zela konturatu ginen (albaiteroak esan zuen bezala: kasu oso larria). Txakurren anatomía internetetik ikusi, eta… akupunturako orratzak ipini nizkion. Mokorrak eta lumbarretan.

Osteopatiarekin, dorsalak, lumbarrak eta sakroa manipulatu. Buztana, alde batera bakarrik mugitzen zuenez, manipulatu egin nion, beste aldera mugimendua irabaziz.

Iskiotibialen masaia, luzaketak eta mokorren zinesiterapia pasiboa. 4 sesiotan, askoz ere hobeto ibiltzen zen. Bostgarren sesioan, akupuntura barik, punzio sikua egin nion, banda tenkatuak zituen iskiotibialetan eta.

Azkenik, bedartzan, gora ta bera, pelotarekin jolastu atzeko hainketan indarra hartzeko.

Hankak arrastatzetik, martxa nahiko normalera pasatu zen.

Txiki, eskumakoa da.

NOTA: Txakurrei puntzio sikua egiten badiezu, azkenengo fisioterapia saioa izango da.

Nire ustez, jaio zenean, atzeko hainketatik larregi tiratu zioten, baina ez dugu sekula jakingo horrela izan zen edo  ez.

***

Nire ikasteko era, orain arte, kasu klinikoetan oinarritu dudanez, kasu hoiekin biziki gogoratzen naiz, eta satisfakzio personal handia eduki izan dut ondo joan direnean.  Erronka pertsonal bat suposatzen duten kasu hauetan arreta ipintzerakoan, ez naiz oso logikoa izan. Zenbat “Txiki” egongo dira nire bizitzan? Tendinitisei buruz asko ikasi izan banu, sihuraski paziente askok igerriko zuten nire ikasketen onura. Baina, bueno, oso ondo pasatu dut kasu klinikoetan oinarrituta ikasten.

Halere, ikasteko era aldatzeko garaia heldu zaidala uste dut. Kasu klinikoak barik… gai ezberdinak aztertuz. Artikulu zientifikoak irakurriz. Azkenengo pare bat astetan, Lorimer Moseley, min kronikoa, minaren pedagogia eta abarrekin ibili naiz, eta ikasteko era honekin, paziente gehiagok eukiko dute etekina.

Anuncios