Gaur Juan deituko diodan paziente baten odiseatik hasiko naiz, fisioterapiaren odisean amaitzeko.

Normalean Juan, hilero, osteopata batengana joaten da. Klik-Klak egin eta lepoan duen tentsioa joan egiten zaio. Baina orain dela lau hilabete, min berri bat agertu zitzaion dortsal altuetan. Osteopatarengana joan, baina minak, berdin jarraitzen zuenez, oraingoan min hori zailagoa dela barneratzen du. Taktikaz aldatu, eta esan zioten kirol fisioterapeuta onenetariko batengana joan zen: min oso zaila zuenez, profesional onenera joan beharko. Sesio batzuk egin ondoren eta froga eta teknika desberdinak jarraitu arren, Juanen minak berdin jarraitzen zuela ta, fisioterapeutak medikuarengana deribatzen du, dorsaletako erresonantzi bat egiteko esanda. Benetan, min hori zaila dela bigarrenez barneratzen du.  Erresonantzian dena ondo dagoenez, Juan, bere minaren arrazoia eta mina agertzen den lekua ez datozela bat konturatzen da.

Orduan, beste taktika bat erabiltzen du, eta mundu alternatibora joaten da, bere mina logikoa ez denez, altenatiboak hobeto enfokatuko dutelakoan dago. Esoterismoa  gustatzen zaion masajista (¿?) batengana joten du, eta bere egoera pertsonalataz luze hitzegin eta gero, masajistak situazio hori konpondu arte, mina ez zaiola joango esaten dio. Eta momentu honetan, gauza oso kuriosoa gertatzen da, elkarrizketa honen ondorioz,  Juanek, bere minaren ardura beregain hartzen du. Masajista esoteriko (¿?) horri esker, bere mina, berarekin zerikusia duen zeozer bezala ikusten hasten da, eta ez besteek kendu behar dioten zeozer bezala.

Eta, hor dago Juan, bere-kendu-ez-den-egingo-minarekin. Bere lankide batek, niregana etortzeko esaten dio, ez duela ezer galtzen, eta Juanek hala egiten du. Bere kasua aurrera ateratzeko, nire odisearen irla egokian arrapatzen dit, irla honetan diagnostikoa egin eta 4 sesio (lau aste luuuzeeee) estruktura berdinean (behazunean) lan egiteko kapaza naizelako, nahiz eta batere hobekuntzarik egon ez. Irla honetan minaren pedagogiari buruz hitzegiteko kapaza naizelako. Irla honetan, berari, konfidantza emateko gai naizelako eta abar.

Osteopatiaren ebidentzia zientifikoa frogatzea oso zaila da, pazientea bere odiseako ze irlatan dagoen, terapeuta bere odiseako ze irlatan dagoen eta abar luze bat tartekatzen bait dira eskuarekin egiten diren teknikekin batera.  Egunen baten, zientziak, harreman horretan zer gertatzen den azalduko zuelakoan nengoen, marrazki hau ikusi nuen arte. Eta bai, aitortzen dut, ni “pseudociencia”-n  nengoen.

Osteopatiak batzutan “superemakume” edo “supergizon” baten ezaugarriak edukitzea eskatzen ditu, eta amore eman dut dagoeneko. Alde batetik, abiadura handiko tekniketan oso zuhurra izan behar zara, kraneosakroan oso barrenkorra, biszeralean errespetu handiz jokatu behar duzu, sihuraski emozioen munduarekin topo egingo duzu eta hoien gidari izan beharko zara, azkenik kiste energetikoetan zure eskuineko garunarekin funtzionatzen baduzu, hobeto, bestela  ezin bait da ezer sentitu. “Superemakume” barik, “Don Kixote” sentitzen hazia  nintzen, haize erroten aurka borrokatzen.  Eduardo Fondevillaren “De gigantes y molinos en fisioterapia” irakurri ta gero, Ikarorekin nahiko identifikatuta sentitu naiz. Oso goitik hegan egiten baduzu, azkenean zure hegoak eusten duen argizaia urtu egiten dela, alegia.

Gaur egunean, fisioterapiaren mundu teorikoa “El método científico”-n murgilduta ikusten dut. Marrazkiko “El método científico”-rekin lortutako emaitzak ondo etorriko zaizkit, bai horixe. Helburu praktikoagoak ekarriko dituelako nire bizitzara.

Gwen Jull, fisioterapeuta australiarrak, fisioterapia arte praktiko bat izatetik, ebidentzia asko duen interbentzio batetara pasatu dela dio. Bill Vicenzinok, fisio australiarra hau ere, fisioterapiaren etorkizuna oso positibotzat jotzen du, ebidentziaren aldetik, fisioterapiak medikuntzak berak baino erantzun hobeak dituelako. Halere, asko dago ikertzeko, Bill Vicenzino berak eginiko “Mulligan’s mobilization with movement positional faults and pain relief” ikerketan ikusten den bezala.

http://media.wix.com/ugd/3a3c3f_237829963b9e45eda6dcf56e8e360fa7.pdf

Halere, nik, fisioterapiaren historia eta expertoak ez nituzke alde batera utziko, asko zor diegulako. Horretan ados nago Stanley Paris-ekin:

*Aberastasun eta arte asko dago fisioterapiaren fundatzaileetan.

*Iraganean erabilitako teknikak ikertu behar dira, funtzionatzen dutenak  funtzionatzen ez dutenetatik bereizten.

*Teknika espezifikoak ere, oso garrantzitsuak dira, ez bakarrik globalak.

https://www.physiotherapy.asn.au/DocumentsFolder/APAWCM/The%20APA/MPAHistoryMag%20(1).pdf

http://manippt.org/informt_histroy.php

Sorry Stanley…Not Quite Sure that Manual Therapy Specificity Matters

http://www.aaompt.org/education/conference11/handouts/distinguished_lecture_paris.pdf

https://desdeoceanomar.wordpress.com/2016/01/30/de-gigantes-y-molinos-en-fisioterapia/

 

Anuncios