Fisioterapiak urte gutxi daroaz gure artean, eta hori dela eta, ez dugu Australiako fisioterapiak duen heldutasuna. Hala ere, bidean gabiltza, eta hori, oso garrantzitsua da.

20 urte inguru fisioterapian gabiltzanok, honelakoak entzun ditugu gure formazioaren zehar, osteopata eta fisioterapeuten aldetik: “Tú, prueba, que clínicamente funciona”, “Tienes que abrir tu mente, y trabajar la palpación, lo lograrás, pero no racionalices, sólo siente”,  “Déjate llevar, el cuerpo te dirá hacia dónde ir”, “La ciencia algún día explicará por qué funciona esta técnica”… eta horrelakoekin ibili gara. Maixu medikuen partetik, beste honako hauekin ibili gara: “No podéis diagnosticar”, “el codo, ni tocarlo” eta horrela pentsatzen dutenek, azalpen gutxi eman digutela argi dago. Azkenean, Mogwli-ren antzera ibili gara. Ohianean, ikusi eta ikasi.

http://media.wix.com/ugd/3a3c3f_d5f445cb2962413397ba600b531f7fb9.pdf

Ohianean ibiltze honi, Australian, ARTE KLINIKO deitzen diote, eta bai, nahiko “artista” bilakatu gara. Onerako eta txarrerako. Egia da, ohianean gauza asko ikusten direla, eta ondorio asko ateratzen ditugula, baina, orokorrean, kasu klinikoetan eta gure pertzepzioan oinarritu ditugu gure ondorioak, eta ez zientziak eskatzen duen ikerketa serio eta datu bilketan. Zientzian oinarritu gabe, bere experientzian oinarritu eta aurrera egiten duten lankideak, interneten euren ondorioak publikatuz edo kurtsoak emanez, beste lankideen gutxiezpena jasotzen hasiak dira. Batzutan, oraingoz zientzian oinarritu gabeko ondorioak direlako eta ikerketa gehiago behar dituzten gauzak direlako dogma bezala aurkeztu aurretik, eta bestetan, beste lankide batzuen konpetentziak zapaltzen dituztelako.

Ohianean, arauak daude, noski, baina baita askatasuna ere. Fisioterapiako zentru pribatuetan, teknikak aukeratzeko orduan, askatasun osoa eduki dugula esan neike, baina ez dugu gure egunerokoa zientziak eskatzen dituen datu bilketan eta azterketan oinarritu, eta ondorioz, hausnarketa sakon bat egin beharko dugu ondorioak “saldu” baino lehen. Australiatik, fisioterapia ebidentzian asko oinarrituta dagoen eskuhartzea dela esaten digute, bai akzio mekanismoei eta baita entsegu klinikoei dagokionez. Bill Vicenzino-ren ahotik, fisioterapiak, gauza askotan, medikuntzak berak baino ebidentzia gehiago duela esaten digu. Australian, ARTE KLINIKOTIK, ZIENTZIA-ra igarota daude aspaldi, eta erreferente moduan hartu ditzakegu. Etorkizuna, fisioterapeuten ezagutza zientifikoan eta trebetasun klinikoan dago.  

Afrikako esaera zahar batek, honako hau dio: “Sólo se llega más rápido, juntos se llega más lejos”.

Zu, bakarrik, ala taldean joango zara bidai  honetan?

Anuncios