Alvaro Bilbao neuropsikologoak dioenez, garun arrazionala;  garun primitiboa eta garun emozionalaren ostean garatzen da. Garun primitiboak, noiz lo edo jan esaten digu, garun emozionala berriz, afektoa bilatzen duena da. Afektoa eduki ondoren, garun arrazionala, bere ahalmen guztia garatzeko prest aurkitzen da.

Ondorengo argazki hau ikusi, eta, bihotz bat falta zaiola da burura etortzen zaidan lehenengo ideia.

Nire ustez, fisioterapia emozioz betetako lanbidea da. Emozio onak eta txarrak. Denetarikoak. Eman begirada bat honako infografía honi:

http://media.wix.com/ugd/3a3c3f_292f9b9d07794dbeb36516e8d2aa5381.pdf

Batez ere, profesioaren lehenengo urteetan eta zentro pribatuetan,  elkarbizitza nahiko konplexua izaten da, eta heziketa prozesua hasi ondoren (limiteak jarri), dena hoberantz joaten da. Prozesua ez da sekulo amaitzen, baina urteekin dena errazagoa bilakatzen da.

Elkarbizitzan ematen diran emozio hoiek, konszienteak dira gehienetan, eta nahiko ulergarriak.  Baina, badaude beste emozio batzuk ere, ez direnak hain errazak ulertzeko eta azaltzeko, eta, horiei buruz ikertu dute Serge Marchand neurozientzilariak eta Verónique Gougeon psikologoak.

Serge Marchand, Kanadiarra da, 1992an Montrealeko Unibertsitatean eman zioten Neurozientziako tituloa, eta post-doktoradoa Kaliforniako Unibertsitatean egin zuen, 1994an, Neuroanatomian. Minaren mekanismoei eta tratamenduei buruz asko idatzi du liburu eta artikuloetan, eta min kronikoarekin zerikusia duten mekanismo fisiologikoak ikertzen ditu. Gaur egun, Centre de Recherche Clinique Étienne-Le Bel of the Sherbrooke University hospital (CRCELB-CHUS)-eko zuzendaria da. Verónique Gougeonek, Serge Marchand-en laborategian burutu du bere Zientzia Klinikoetako Masterra, minaren obserbazio enpatikoaren ikerketa egin dutelarik.

Ikusi dutenez, minarekin dagoen, eta maite dugun, pertsona baten obserbazio enpatikoan, ikuslearen garunean minarekin zerikusia duten puntuak aktibatzen dira. Minaren estimuloak, minaren inhibidoreak aktibatu dezakete. Min situazio batek, ikusleen garuneko minaren “matrix”a aktibatu baleike, minaren inhibidore endogenoak ere aktibatu leikela frogatu dute Serge Marchand eta Verónique Gougeon-ek.

Beharbada, enpatikoki ematen den min modulazio endogenoak, inguru arriskutsu baten behar den babes mekanismoarekin du zerikusia.  Pertsona batek laguntza behar duenean, gure minaren estimuloak inhibituta aurkitzen badira,  laguntzeko prest egongo gara.

Ikerketan, gauza bitxi bat egin zuten. Emakume talde bati, “vestibulodinia” probokatu eta bideo baten min duten emakume batzuei begira  jarri zituzten. Minaren inhibidore endogenoak barik, mina areagotu egin zitzaien. Analgesia barik, hiperalgesia sentitu zuten.  Gero, bideoak aldatu, eta min duten  gizonei begira ipini zituzten, oraingoan ez hiperalgesia ez analgesia. Azkenik, bideo neutroak ipini zizkieten (batenbat liburu bat irakurtzen) eta hor ere ez zuten ez analgesiarik ez hiperalgesiarik sentitu.

Hipotesi bezala, beharbada “vestibulodinia” emakumeen gaitz espezifikoa izaneran, beste emakume baten mina ikusteak, mina aktibatzen du; baina ez gizon baten minak.  Ikerketa gehiagotan, interesgarria izango litzateke minaren kondizioak zelan erantzuten duten gizon eta emakumeek, eta gorputzeko ataletako min desberdinetan.

Obserbazio hutsak, mina gehitu edo gutxiagotu egiten badu, zer ez du egingo gorputz batek, minagaz dagoen beste gorputz bat ikutzen duenean?…  Ikertzeko dago oraindik, baina hor lagatzen dot galdera.

Serge Marchand, Australiara doa laister… eta zertara?… Ba, laugarren urtez, PAINADELAIDE ospatzen dutelako bertan. PainAdelaide, Lorimer Moseley (PainAdelaideren zuzendaria)-ren esanetan, munduan egiten den minaren inguruko batzar garrantzitsuenetarikoa da.  2016ko Apirilak 1,2 eta 3an ospatzen da Adelaide (Australia)-n.  Lorimer eta Butlerrekin batera, Frank Keefe, Giandomenico Iannetti eta Mark Hutchinson izango dira hizlariak.

Minari buruz, asko dago hitzegiteko eta ikertzeko.

http://www.gestionandohijos.com/alvaro-bilbao-neuropsicologo-si-queremos-hijos-felices-hay-que-ensenarles-a-navegar-en-tempestades/

http://www.bodyinmind.org/empathetic-observation-pain/

http://www.noigroup.com/page/ep3_2016

https://painadelaide.org/2015/08/18/save-the-date/

https://www.chuffed.org/project/painadelaideatyourplace

Ikerketaren erreferentziak:

[1] Gougeon V, et al. Triggering Descending Pain Inhibition by Observing Ourselves or a Loved-One in PainClinical Journal of Pain 2016;32(3):238-245.

[2] Jackson PL, Meltzoff AN, Decety J. How do we perceive the pain of others? A window into the neural processes involved in empathyNeuroImage2005;24(3):771-779.

Anuncios