Veena O’Sullivan, 1981etik fisioterapeuta da. Sydneyko Unibertsitatean egin zituen bere ikasketak eta australiarra da. Australian eta munduan zehar lanean ibilitako fisioterapeuta da, eta experientzia zabala du klinika eta ikerketan. Fisioterapia pribatuan eta STARTTS (Service for the Treatment and Rehabilitation of Torture and Trauma Survivors, Sydney Australia)-en egiten du lan.

STARTTS, 1998an zabaldu zen instituzioa da eta errefugiatuei laguntza eskeintzen dien erakundea da. Errefugiatuek experientzi traumatiko askorekin heltzen dira herrialde berrira: gerra, biolentzia, torturak, maite dutenen hilketak, maite dituztenak non dauden ez jakiteak eta abar. STARTTSetik, laguntza eskeintzen die.

2015ko Ekaineko STARTTS aldizkarian, Veena O’Sullivanen  artikulu osoa irakurri dezakezue:

http://www.startts.org.au/media/Releasing-the-Pain_Physiotherapy_Veena-Osullivan.pdf

Min psikologikoa oso gutxitan egoten da bakarkako sentsazio moduan, ia beti emozioarekin lotuta doa. Traumatizatuta dagoen jendeak, bere memoria traumatikoa, emozioak eta sentsazio fisiologikoak, askotan banatu/disoziatu egiten ditu. Trauma emozionala, gorputzean arrapatuta gelditzen da, eta askotan min kroniko bezala somatizatzen da. Pertsonak ez du zertan hau identifikatzeko kapaza izan behar, askotan prozesu hau inkonszientea bait da.

Veena O’Sullivanek  bere pazienteei “insight”ak edukitzen laguntzen die. Gorputzeko sentsazioak, sentimenduak eta experientzi traumatikoen imaginak elkarren arteko erlazioa dutela erakusten dieten “insight”ak. Horrela lan eginda, pazienteek gorputzaren eta buruaren arteko konexioak argiago ikusteko kapazak bihurtzen ditu, eta honela, euren mina ulertzen dute, eta batzutan, mina lasaitu egiten zaie.

Sufrimendua gorputzean sakon imprimatuta gelditzen da, sufrimenduaren eragina garunetik (sistema nervioso sinpatikoan, hipotalamoa-pituitario-adrenal ejean) gorputz osora zabaltzen da. Gorputzaren estres mekanismoak aktibatuta gelditzen dira eta experientzi traumatikoen tratamenduarekin, pazientea salbu eta konektatuta sentitzen da. Denboran zehar, sistema sinpatiko eta parasinpatikoen arteko desorekak, gaixotasunera eramaten ditu. Experientzia negatiboak, eta hoiek sortzen dituzten emozio negatiboek (beldurra, haserrea, samina eta abar), sinpatiko/parasinpatiko oreka galtzera eramaten dute. Sistema inmunologikoa ahuldu egiten da eta ondorioz, egoera hau, gaixotasun askoren iturri bihurtzen da.

Estresaren efektu fisiologikoak, odol hodien estutzea/konstrikzioa eta ehunetara heltzen den odol jarioaren murrizketak dira (muskulu, tendoi eta nerbioetara). Prozesu honek, ehunetara heltzen den oxigeno kopurua gutxitzen du eta mina eragiten duten produktu kimiko gehiago gelditzen dira ehunetan. Honen eraginez, tentsio muskularra eta mina agertzen dira.

Fisioterapeuta bezala, paziente hauen tratamendurako, Veena O’Sullivan-ek, gorputza hartzen du abiapuntu bezala, ikutuak eta mugimenduak duen eragin positiboaz baliatuz. Gorputzaren bidez, gaixotzen duten emozio eta pentsamendu patroietara hurbiltzen da.

  1. Lehenengo pausua, historia kliniko bat egitea da, síntoma fisikoen deskribapena eta eguneroko aktibitateetan duten eragina.
  2. Beste profesional batzuek, kasuan parte hartu behar duten edo ez, baloratu.
  3. Mina arintzeko teknikak eta erlajatzeko teknikak erabili.
  4. Pazienteari, bere min fisikoen eta estatu psikologikoaren artean dagoen lotura topatzen lagundu. Fisioterapiari esker, pazienteak lortzen duen ulermen honek, insight honek, bere tratamendu psikologikoan eragin oso positiboa izango du. Fisioterapeutak eta psikologoak elkarren artean egiten duten lanaren feedback-ak dituzte, talde lanean ari bait dira.

Veena O’Sullivanek, bere eskuekin sentitzen dituen tentsioak, pazienteari feedback bezala aurkezten dizkio eta ikutzen dagoen bitartean honelakoak esaten dizkio: “Zure giharrak oso gogor daude min duzun lekuetan…  sentitzen duzu tentsioa?… Ikusten dozu zelako arnas superfiziala duzun?… “ Gero, arnasketa ariketak, erlajazio teknikak eta ukimenaren bidezko feedback-a lantzen ditu.

Veenak, etxerako lanak ere ematen dizkio bere pazienteei: ariketa pertsonalizatuekin batera, agenda batean bere pentsamenduak, emozioak eta sentsazio fisikoak idaztea. Emozio negatiboa sortu arazten dioten situazioak identifikatzea eta emozio hoiek bere gorputzean duten eraginaz konturatzea. Psikologoa, informatuta dago guzti honekin, horrela berak, sesio psikologikoetan lan espezifikoagoa egiteko gai izango da.

Batzutan, pazientearen sintomak, onera barik, txarrera egiten dute. Txarrera egite hau  askotan gertatzen den fenomenoa da, eta emozioa hoberuntz doan seinale da. Muskuloak erlajatu ondoren, pazientea hobeto sentitzen da, eta bere emozioekin hobeto konektatzen du. Pazienteak, bere emozioarekin konektatzerakoan, tentsionatu egiten da eta muskuloak  atzera be gogortu egiten zaizkio. Tentsio honek konflikto intra-psikikoak indikatzen ditu: alde batek emozio hori sentitzea nahi du, eta besteak, emozio hori kentzea nahi du. Veenak duen informazio hau, pazientearentzako feedback bezala erabiltzen du.

Askotan, pazientea, arrapatuta gelditzen da emozio eta minaren artean. Veena O’Sullivanen galdera orduan hau izaten da: “Zer da txarragoa, emozioa ala mina?”. Galdera hau, Veenaren ustez oso garrantzitsua da, pazienteari poterea ematen dion galdera bait da (erderazko: empoderar), emozioarekin zeozer egin ahal duen sentsazioa eduki behar du pazienteak. Eta, pazientea harrapatuta sentitzen bada, eta ezin duela esaten badio, Veenak honako hau erantzuten dio: “Emozio hori joaten lagunduko dizugu, psikologoak eta biok (fisioterapeutak)”.

Sesioak pasa ahala, Veenak, pazienteen gorputz fisikoa erlajatuago sentitzen ditu, eta normalean, bere emozioei buruz duten pertzepzioa sakondu egiten da, eta horrek, psikologoari era egokian tratatzeko bidea eskeintzen dio.

Gaur egun, mundua zelan dagoen ikusita, Veena O’Sullivan asko beharko ditugu.

ESKERRIK ASKO, VEENA O’SULLIVAN!… Eta esandakoa… PLEASED TO MEET YOU!!

http://www.healtorture.org/content/physiotherapy-body-centred-approach-working-victims-torture-and-trauma

http://www.healtorture.org/sites/healtorture.org/files/Physiotherapy-Body-Centred-Approach-OSullivan.pdf

 

 

Anuncios