FISIOTERAPIAN EGUNERATZEA

Benetan, amatasuna ta gero, profesionalki fisioterapiako mundu teorikoetara bueltatzea ez dela batere erraza. Azken 4-5 urteetan gertatu den iraultza ulertzeak nire neurona guztiak topera dituen arren, ez zait batere erraza egiten.

Sihuraski, fisioterapia munduan azaleratu den iraultza hau, batzuentzako askoz aurretik sukaldatzen ari ziren kontzeptuen agerpen “publikoa” da bakarrik, baina, mundu teoriko-akademiko hoietatik urrun ibili garenontzako, hainbeste informazio batera digeritzea zaila egiten zaigu.

Bideo batekin hasiko naiz… KEEP CALM… kontzeptua barneratu daigun lehenengo.

http://www.ted.com/talks/carol_fishman_cohen_how_to_get_back_to_work_after_a_career_break

Arnasa hartu, eta gero, sarera joango gara. Gaur egun, internetaren/sare sozialen erabilpena,  berriro mundo teoriko hori ulertaratzen laguntzeko ezinbesteko tresna dugu. Baina aldi berean, atrapatuta eta lio gehiagokin amaitzeko arriskua era badaukagu. Hain korapilotsua izanda, eskertzen doten gida bat ere egin digute bide honetan ibiltzen hasteko: Fisioterapia 2.0. (ondorengo pdf-an duzue)

 

http://www.acmcb.es/files/425-4873-DOCUMENT/Girones-71-15Maig13.pdf

Vicente Lloret, fisioterapeutaren eskutik datozen hitz batzuekin hasiko naiz korapilo hau ulertzen hasteko: “Ebidentzia zientifikoa heldu behar izan da askoren dogmak kolokan jartzeko. Ebidentziarekin topo egin eta gero, ‘niri funtzionatzen dit’ edo guruen irakasketak ez dira nahikoak. Gure aktuazio guztietan ebidentzia zientifikoa bilatzen genuen. Olatuek beti dute efektu berdina, lehenengo, kolpe handi bat, erradikala, eta gero, astiro astiro, olatua pasatzen den ezkero, Itsaso zabala gelditzen da. Denborarekin gure zientzia extremo honen limiteak ikusten hasten gara, baina, fisioterapia osasun zientzia dela-ren ideia gelditzen zaigu, eta hala izanda, ezin garela ikerketatik kanpo gelditu (nahiz ta gaur egun, oraindik ikerketa eta klinika mundua lotu gabe jarraitzen duten, haziak dira aplikazio klinikoa bilatzen duten ikerketak).

Kuriosoa da, olatua ebidentzia zientifikoan dagoela sinisteak. Olatu hau baino lehen, trankil egon garelakoan daude batzuk. Nik, ondo ez doan paziente bakoitzean, olatu bat ikusten dot. Ez gara itsaso bare baten mugitu ebidentzia zientifiko honen aurretik. “Zona de confort” baten egon izango bagina bezala hitzegiten dute batzuk. Nire ustez, fisioterapiak sihurtasun eza dagoen zona baten ibiltzen ikastea da.

Nire ustez, benetako olatua, internetek ekarri digu, benetako iraultza pentsamendu ezberdinen  artean sortzen edo sortuko den “inteligentzia kolektibo”a da. Interneten pentsamenduak/ideiak mugitzen dira. Eta ideiak,( fisioterapeuta klinikoentzako behintzat),  gure pazientearekiko dugun jarrera moldatu behar dute, bestela ez digute ezertarako balio. Interneteko dinamika hoiek, batez ere Unibertsitateetako maixuentzat ikusten ditut erakargarriak.

Inteneten aurkitu dudan dinamika interesgarrietako bat, FISIOTERAPIA SIN RED izan da. Eta, hor parte hartzen duten batzuen blogak ere interesgarriak iruditu zaizkit mobida berri hau ulertzeko. Partaide eta blog guztiak ez dira egongo sihurrenik, baina hemen doaz batzuk (sihur fisteuseko beste partaideak, fisioterapeuta gehiago eta blog interesgarri gehiago esateko kapazak dirala)

http://media.wix.com/ugd/3a3c3f_d52cec048f5f4f06be56168fb12186b5.pdf

Fisteusekoak ere, mobida honetako partaide dira: Xabat, Iker, Xabi, Oier, Loitzun… Nik, nire burua ez dut oraindik hoien artean ikusten. Alde batetik, teknologiarengatik. Orain dela 2 urte ezagutu nuen whasappa, nire zentroko webak urte bat dauka, nire facebookak 2 hilabete… Beste aldetik, fisioterapeuta bezala, orain dela hile 2 edo 3tik aurrera, nire postura terapeutiko perfektu/ideal hori lortzeko saiakerak alde batera utzi ditudanetik, askoz ere kreatiboagoa sentitzen naizelako, eta hortik joatea nahi dudalako.

Fisioterapia Sin Red eta Fisteusekoak, ez dituzue ulertuko, beste mobida bat ez baduzue ulertzen. Eta mobida hortako partaideak honexek dira:

Autore hauekin, sarea alde batera utzi, eta hariak ikusten hasiko zarete, alde korapilotsua alde batera utzi, eta dena argitzen joango zaizue. Orain dela gutxi irten dira fisioterapeuta hauek azalera, baina konturatuko  zarie, ez direla gaurkoak. Ezin dot ulertu Espainia mailan autore hauekiko eduki dugun ez jakintasuna, baina ongi etorriak dira. Gehienak Australia eta Zelanda Berrikoak dira. Sahrmann EEBBkoa, eta , bai… Veena O’Sullivan lehen mailako fisioterapeuten artean sartu dut, asko gustatu zaidalako bere lana, bai… aitortzen dut ez dela besteak bezain famatua, baina bere lan egiteko era OSO KREATIBOA da… eta asko gustatzen zait.

Autore hauen artean, Veena O’Sullivanetik aparte, Maitland gustatu zait. Asko. Oso ona: adreiluzko horma iragazkorra (Loitzunek fisteusen idatzi zuen honi buruz), Make the features fit  eta horrelako filosofia duen gizona. Lorimer Moseley be asko gustatu zait, bere minaren paradigma berria fisioterapiari aplikatuta. Peter O’Sullivan, oso ona, diagnostikoen aurrean pazienteek duten jarrera aldatzen egiten duen lana oso ona iruditu zait… Denak pixkat ezagutzea gomendatzen dizuet.

Eskerrik asko, Fisteus (Xabat, Loitzun, Iker, Oier, Xabi), saretik harira egin dudan bidaian lagundu didazuelako!!… Bai… zuek esan bezala, irakurri dut zuen web orri dena…  Oso ona iruditu zait.

Bai… hobeto irakurri izan banu lehenengo eta gero idazten hasi, baina… Uzte dot, orain kritikak jasotzeko prest nagoela. Ulertu dut zuen funtzionatzeko era. Esan nizuen bezala, niretzako “fauna” berria zineten, eta ez nituen dinamikak oso ondo ulertzen. Ikusiko dogu zelan joaten zaidan zuen dinamikan parte hartzean… Badakizue, MAKE THE FEATURES FIT…

 

Anuncios