Egun gutxi daramatza albiste honek interneteko sare sozialetan, benetan egia edo gezurra den ez dakigu, baina hausnarketa egiteko moduko albistea dugu.  Gaur egun, formazio eskeintzak biderkatu egin dira, eta honako hau gertatu zaiola gure lankide bati bota dute sareetan:

Azken urteotan, ebidentzia zientifikoan oinarrituta dauden kurtsoen hedapenean gabiltza estatu mailan, eta honek,  postgraduko fisioterapia ikastaroak guztiz eraldatu ditu. Australiarren desenbarkoak, gure poltsikoen desenbarkoa ere suposatzen du, ikusten dugunez.  Osteopatiarekin, 5 urte egin, eta amaitutzat jotzen zena, Australiarrekin ez da gertatzen, ez bait dira eskeintzak amaitzen.

Lankide batzuk hasiak dira lan taldeak egiten hasi beharko ginela esaten. Batzuk, elkartu eta ezagutzak eta praktikak elkarren artean partekatzeko aldekoak dira, beste batzuk paper-ak (artikulu zientifikoak) eta informazio interesgarria  internet bidez elkartrukatzeko aldekoak.

Paper-en asunto hau, ez da erraza, edo nik behintzat hala ikusten dut. Nire interesei  jarraitu, eta paper batzuk irakurri ditudan arren, asko ez dira oso aipagarriak: Gehiago ikertu behar dela eta horrelakoak, ezer berririk ez didate aditzera eman. Eta paper askoren laburpenak interesgarriak diran arren, ezin dituzu irakurri ez badituzu ordaintzen.  Eta hor nenbilen Pubmed eta horrelakoekin, artikulu zientifiko on bat bilatzeko asmoz, experientzi falta zelakoan, ekinez aurkituko nuelakoan. Beharbada  artikuloak aurkitzerakoan, gaietan oinarritu barik, autoreetan oinarritu, eta horrelakoak frogatzen.

Eta hor non, sare sozialetan aurkitu dezakezuen lankide eskuzabal bati esker (asko daude), ikerlari batek artikulu zientifikoen web orri pirata bat egin zuela enteratu nintzela:  (Sci-Hub). Ez dut oraindik erabili, baina honako bideo honekin topatu naiz (open acces explained/sarrera irekia azalduta), eta ikusi dudanez, paperren  asunto hau ez da experientziarekin konpontzen: paper asko irakurri behar dira nahi duzunari buruzko informazioa aurkitzeko, eta paper bakoitza ordaindu egin behar denez, askotan ikertzaileen bidea ekonomikoki oztopatua dago.

https://www.youtube.com/watch?v=L5rVH1KGBCY

Paper-en asunto hori, konplikatua dela ta alde batera utzi, eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako liburu bat partekatu zuen lankide bati esker, honako hau irakurtzen ibili nintzen.

https://books.google.es/books?hl=es&lr&id=u5G1CgAAQBAJ&oi=fnd&pg=PA143&ots=ODsi2Z2wtW&sig=elW77EaNCyYyLEFVNBK7YhhpekQ#v=onepage&q&f=false

Ebidentzian oinarritutako liburutik, ebidentzian oinarritutako tratamendu protokoloetara pasatzeko aukera paregabea Bretainia Handiko  NICE (National Institute for Health and Care Excellence)-n aurkitu nuen.  Azken egunotan, NICEren eskutik etorriko dan lunbalgietarako protokoloan akupuntura kenduko dela zabaldu da sare sozialetan, eta erabaki hori paper-etan oinarrituta dago.

Ni akupuntura zalea naizenez, albiste hori jarraitzen ibili naiz, eta hara non, paper horiek irakurri ondoren, askorek, ikerketak ez daudela ondo kritikatu dute, adibide giza Mike Cummings-ek idatzitako artikulu hau aurkitzen dugu: http://blogs.bmj.com/aim/2016/03/31/nice-exercise-not-acupuncture/

Izan ere, ikerketa bat egiteko orduan, “cognitive bias” edo “sesgo cognitivo” kontzeptuarekin aurkitzen gara.  “Body in Mind” web orrian (Lorimer Moseley), honi buruz hitzegiten dabiltza azken egunotan, eta  zientzia ez dela perfektua diote. Askotan ikerketen emaitzak egitik baztertzen direla, ikertzaileen prosedurak eta konklusioak desbideratu egiten direlako “cognitive bias” direla eta. Ez da erraza gure aurreiritziak alde batera uztea, eta objetiboki jokatzea.

http://www.bodyinmind.org/cognitive-bias-3/

Ikusten dugunez, gure eskuekin egiten genituen diagnostikoak ez ziren fidagarriak, askotan guk nahi genuena ikusten genuelako… Baina eskuekin gertatzen zen berdina, ikerketetan be suertatu liteken gauza da.

Geoffrey Maitland fisioterapeutak aspaldi esan zuen, garrantzitsua zela gauza txikietan fijatzea, dena erregistratzea, prozedurak berrikustea eta abar. Alde batetik (praktika klinikoa), zein bestetik (arrazonamendua), gure eskuak, burua eta jarrerak hezi behar ditugu. Ingelerako EVIDENCEk hori esan nahi du: datuak egoki jaso, prozedura zehatzak jarraituz. Autoheziketa, azken finean.

Anuncios