Nire fisioterapiaren mundu teorikoaren eguneratzea, Fisteusen partekatu dut zuekin, eta gaurko sarrera honekin, eguneratze fase hau amaitutzat jotzen dut.

Bideo batekin hasiko naiz gaurkoan.  Hizlaria, Ruben Tovar fisioterapeuta da eta zihur nago emozio asko sorraraziko duen bideoa dela. Batzuk pozik entzungo dituzue berak esandakoak eta egi borobilak bezala ospatuko dituzue.

https://www.youtube.com/watch?v=CNIcAhoEMlg&feature=youtu.be

Nagusiago garenok, osteopatiatik gatozenok, akupunturatik gatozenok… emozio ezberdinez biziko ditugu berak esandakoak.  Egi borobilik, ez bait da existitzen.

Praktika klinikoak eta bizitzak berak, ordu asko hartzen badigu ere, kolektibo bezala bizi dugun momentuari atentzio pixkat ipintzea komeni zaigu. Fisioterapiaren, gaur eguneko egoera hau izanda, gutariko bakoitzak erabaki konszienteak hartzeko garaia dugu.

 
Mendian larrartean
aurkitzen da loretxo bat.
Aurrean umetxo bat
loretxoari begira.

Umetxoak ikusirik
loreak ezin bizirik,
arantzak kendu nahi dizkio,
bizi berri bat eman…

Loreak esan nahi dio,
umetxo, aska nazazu!
Jaio naiz
libre izateko,
eta ez loturik egoteko…

Umetxoak ikusirik,
loreak ezin bizirik,
arantzak kendu nahi dizkio,
bizi berri bat eman…

Orduan,
izango bait du,
indarra eta kemena
orduan, emango bait du,
ugari bere fruitua.

Anuncios