Etiquetas

, , ,

Min kronikoa pairatzen duten pertsonen tratamendua beti iruditu zait bereziki zaila, batez ere pazienteekin komunikatzeko orduan eduki behar den kontu handia dela eta. Sarritan ikusten dut nire burua esatera noana aztertzen, pazientearengan kalte handiagoa ez eragiteko. Besteetan, zeozer esan eta berehala somatzen dut aurrean dudan pertsonaren aurpegian akatsen bat burutu dudala: normalean pazientearen haserrea nabaritzen dut, ematen ari naizen azalpenean bere mina “psikologikoa” dela ulertu duelako.

Gaur egun, teknologiak eskeitzen dizkigun berrikuntzei esker, badauzkagu tresna berriak gure klinikako lana errezteko eta, hain zuzen ere, horietariko bat aurkeztera nator:

Retrain Pain proiektua min kronikoa duten pertsonak laguntzeko helburuarekin sortu zen, eta min kronikoaren nondik-norakoak era argi batean azaltzen dituen materiala da nire ustez. Ikastaro laburrak dira, oso grafikoak, pazienteei gai horren inguruko azalpenari laguntzeko oso baliagarriak nire ustez. Gainera, hizkuntza ugaritan eskuragarri dago, haien artean euskeraz ere.

 

Hau da euskerako orrialdearen esteka:

http://www.retrainpain.org/basque-home

Bai fisioterapeutentzat eta bai pazienteentzat baliagarri izan dadila espero dut!

Anuncios