https://www.newscitist.com/article/2084488-trees-share-vital-goodies-through-a-secret-underground-network/en

Science aldizkariak publikatu berri duen ikerketa batek dioenez, zuhaitzek sustraien bitartez mugitzen duten  karbonoaren %40, euren auzokoengandik dator. Hori bai dela lurrazpiko sare sozial sekretua! Elkartrukatze honetan, espezie esberdinak parte hartzen dute.

Ez dakit zein den zuen ikuspuntua, baina fisioak derrigor ikasi behar dugu zuhaitzengandik, sare zabalak eta elkarren arteko elikadura suspertzen dutenak.

Ez dakit Fisteusen nik publikatutako sarrerak elikatu zaituzten edo ez. Niri, alboan ditudan fisioterapeuta ezberdinak ezagutzeko, derrigorrezkoa egin zait ibilbide hau egitea. Nire ustez, desberdintasunak ulertzea oso garrantzitsua da inora ez doazen enfrentamenduak ekiditzeko.

Alde batetik, denon artean, Fisioterapia zer den argi eduki behar dugu. Guregatik, pazienteengatik eta beste profesio sanitarioengatik. Ikerketa zientifiko ezberdinak, mugimenduaren garrantzia azpimarratzen dabiltza. Zientzian oinarrituta egon behar dira gure nondik norakoak, eta  ildo hortatik, Sahrman-ek mugimendu sistemaren profesionalak garela dio. Hori da gaur egunean, atzerrian dagoen fisioterapiarekiko jarrera, eta guk eta gure ondokoak barneratzen joan behar duguna.

https://www.youtube.com/watch?v=80TSjrGG9FM

Beste aldetik, denon artean, Fisioterapiaren inguruko informazioa partekatzen ikasten eta elkartrukatze hori perfekzionatzen badugu, oso aberasgarria izango da Fisioterapiarentzako.

Hemendik aurrera, nire Fisteuseko idatzien helburuak, elkar elikatzearekin edukiko dute zerikusia, eta  honako hauek izango dira:

1-Terapia manualarekin zerikusia duten sarrerak .

2-Paziente eta fisioterapeutaren arteko komunikazioarekin zerikusia duten sarrerak.

3-Ariketa terapeutikoekin zerikusia duten sarrerak.

Ah, eta ez ahaztu, Iker Villanuevaren azken sarrera irakurtzeaz:  Min kronikoaren tratamendurako tresna. Oso tresna ona!!

 

Anuncios