Gaurkoan, lau pelikula erabiliko ditut nire idatzi honen hezurdura bezala.

MATRIX

Morfeok Neori pilula urdina eta gorria eskeintzen dion momentu honi buruz, Vicent Lloret fisioterapeutak egin zuen sarrera bat 2009an.

http://vicentelloret.fisioterapiasinred.com/que-pildora-prefieres/

Filmeko momentu honek, beste esanahi bat izan du niretzako, eta azken sarreran (Mendian, larrartean….) aurkeztu nizuen bideoarekin du zerikusia. Hitzaldi horretan egon zen nire pilula. Nire fisioterapeuta kideen aldetik inoiz ez ditut entzun horrelako hitz gogorrak osteopatiaren aurka. Ez nuen espero horrelakorik. Esaten diren gauza batzuk argitu eta zehaztu beharko litzakez, baina pilula, hor dago airean.

Osteopatiak, fisioterapiaren esku terapian egin digun mesedea, itzela izan da nire generazioko askorentzako. 90. hamarkada hasieran, nik ikasitako unibertsitatean esku terapiei buruz eman ziguten formazioa oso urria izan zen. Orain dakidana jakinda eta esku terapiaren mundua hain zabala izanda, formazioa lotsagarritzat jotzen dut. Baina, beste garai bat zen, ez zegoen internetik, fisioterapiako liburu gutxi etab.

Nire ustez, osteopatiak, kiropraktikak eta fisioterapiaren esku terapiak sustrai berdina dute funtsean, modu desberdinean garatu diren arren. Hori dela eta, ez ditut uletzen osteopatiari egiten zaizkion kritika asko: Osteopatia kraneosakroan, biszeralean eta thrust-etan biltzen dira kritika hoiek.

Kraneosakroan eta biszeralean egiten diren teknikak, momentuz, zientziarekin baino arte klinikoarekin dute zerikusi gehiago, (erabiltzen ditugun beste teknika askoren bezala), baina thrust-en kasua ez da horrela. Nahi duenak, hemen dauka artikulu bat thrust-ei buruz, eta honei buruz ikerketa asko egiten dabiltza, emaitz onekin.

http://bmcmusculoskeletdisord.biomedcentral.com/articles/10.1186/s12891-016-0912-3

Airean dagoen pilula honekin batera, gonbidapen bat luzatzen da: Fisioterapia edo Osteopatia aukeratzearena. Nahastuta dauden gauzak direnez, bide bat aukeratu eta bestea alboratu, fisioterapia “garbitzeko”. Adibide bezala, asko gustatu zitzaidan testu hau ipiniko dizuet (gustatu bai, denarekin ados egon, ez)

https://desdeoceanomar.wordpress.com/2016/01/30/de-gigantes-y-molinos-en-fisioterapia/

Nik ez dut uzte osteopatia edo fisioterapia, bide bakar bat aukeratu behar denik. Zer da ”fisioterapia garbia”? Badirudi, batzuk hibrido bezala ikusten gaituztela, baina nik ez dut honekin arazorik eduki orain arte.

GORILAK BEHE LAINOAN

Dian Fossey-ren historia polita film honetan.

Fisioterapeuta gazteagoak, osteopatia zaleoi buruzko ikerketa egin ondoren, honako garun hau egin digute. Ikusi nuen lehenengo aldiz, barre batzuk bota nituen, egia esan.

Hala ere, esaten dituzten gauzak entzunda, eta idazten dituztenak irakurrita, gauza askotan ez digute ulertu. Interakzio gehiago beharko, gure esentzia ulertzeko. Ikerketa gehiago egin beharko dute.

Elkar ulertzeko, interakzio erreala beharrezkoa dela uzte dut. Niri dagokidanez, internetarekin bakarrik ez ditut eszeptikoak ulertzen. Oso urrun gelditzen zaizkit eurei buruzko garun bat “asmatzeko”. Baina, badago materiala interneten eurei buruz. Euren autore erreferenteak eta abar. Eszeptisismoa; jakintza, gertaera edo iritziei buruzko jarrera inkisitiboa edukitzea da, eta baieztapenak zalantzan jartzea. Fisioterapia munduko eszeptikoei buruzko informazio subjetiboa web orri hauetan:

http://www.themanualtherapist.com/2015/12/top-5-fridays-5-star-wars-quotes.html

http://www.aaronswansonpt.com/dont-be-that-guy/

Esaten dituzten gauzak, orokorrean pertsonalki hartzen ditut, zalantzan jartzen dutelako norberak hain bihotzez eta ahal duen konszienteki hartu dituen erabakiak,  egindako lana eta abar. Hitzegiteko era berri baten aurrean nagoela ulertzen dut, baina ikerketa gehiago behar dut (fisioterapiako artikulu zientifiko gehienetan bezala).  Ikusi dut, ez naizela pertsonalki hartzen duen bakarra… sarrera honetan beste fisioterapeuta honek  bere jarrera eszeptikoa babesteko beharra sentitu bait du.

https://thesportsphysio.wordpress.com/2016/01/20/defending-the-skeptics/

STAR WARS

Eszeptisismo zientifikoa jarrera praktiko, filosofiko, zientifiko eta epistemologiko bat da.  Pseudozientziak zalantzan jartzen dira, eta froga enpiriko larregi ez dituzten baieztapenak zalantzan jartzen dira. Errazonamendu logikoa, método zientifikoa, pentsamendu kritikoa dira euren iparrorratz.

Euren ustez, pseudozientziak erabiltzen dituen edozein fisioterapeuta, alde ilunera pasatu da.

Mentalitate irekiaren kontrakoak dira, eta mentalitate kritiko itxiaren aldekoak, eta ikuspegi hortan egotea, eurek egindako aukera oso konszientea (bueno, “konsziente” hitza, ez dakit erabiliko luketen) da. Euren ustez, jarrera horrekin, beste fisioterapeuta batzuen inspirazio iturri izan daitezke. Fisioterapeuten teknika asko, gehiago ikertu behar direnez, oso zaila izan behar da fisioterapeuta eszeptikoa izatea paziente baten aurrean, zer egin?

Eskerrak, euren filosofiaren barnean “Occam labaina” edo “parsimoniako printzipioa” duten: “Azalpena zenbat eta errazagoa, hobeto”. Nik, 90.hamarkadako mundu holistiko,  espiritual, eta emozionala, askoz be errazagoa ikusten dut, eszeptikoen mundu hau baino. Korapilotsua, kantsagarria.

Star Warseko alde iluna eta argia baino, nahiago dut India vs Australia bezala ikusi. Azken finean, bidaiatzearekin du zerikusia. “India”ra joatea garrantzitsua izan zan, bueltatzea ere bai. Eszeptismora joatea, batzuentzat garrantzitsua izango da, baina Indiarekin gertatu zen bezala, handik bueltatzea ere, garrantzitsua dela uste dut. Oso ondo dago “Know pain” mobida hori, baina paziente guztiak behar dute azalpen “arrazional” hori?… Argi ta garbi, azalpen emozional sakonaren beharrik ez zuten paziente guztiek (Indiara joan ginaneko kontuak).

TXIMELETEN MIHIA

Pelikula honen bidez, maixuen gain hitz egingo dut. Expertoen gain. Beharrezkoak direlako. Inspirazio iturri.

Gwen Jull, esan da esan dabil: maniobra zehatzak oso garrantzitsuak direla, eta ez bakarrik globalak. Azkenaldian, ikerketak ez plagiatzeko ere, esan du.

McConnell, fisioterapiaren alde artistikoa goraipatzen dabil.

Stanley Parisek, maniobra zehatzak, eta teknika guztiekiko ikerketa defendatzen du.

Chad Cook, diagnostiko diferentzialak egiteko ikerketan zentratu den fisioterapeuta dugu. Bere ustez, ikerketen topea zerua dugu, eta oraindik ikerketen gainazalean gaude.

Eta abar…

Polita azken filme hau. Triste xamarra, baina, ahaztezina.

 

 

 

Anuncios