Etiquetas

, , , ,

Sarrera hau Iñaki Mediolagarai eta Iker Gustranek idatzitakoa da.

POSTER GARBITZAILE

Lehendabizi, esan beharra daukagu lanbide hau aukeratu dugula, gaur egun hurbilekoa zaigulako eta eskaera fisiko altukoa delako, lesio arriskua handia izatea eraginez. Gainera, gure aburuz, populazioaren ehuneko handi bat barne hartzen duela eta honegatik garrantzitsua dela arlo horren prebentzioa jorratzea. Horretaz gain, lanbide hau nahiko alboratuta utzi dela uste dugu, nahiz eta sozialki garrantzi handikoa izan.

Posterra, lan honetan eragiteko tresna merke eta gertuko gisatzat sortu dugu. Posterra sortzeko ondoko pausuak jarraitu ditugu:

  1. Lehenik eta behin, lesioen prebalentziaren inguruko artikuluak bilatu ditugu, fisioterapeutok non esku hartu behar dugun jakiteko.
  2. Behin lesioen etiologia ikusita, horien aurkako neurriak edo aldaketak zeintzuk izan beharko liratekeen baloratu dugu. Horretarako, artikulu zientifikoen bilaketa bati ekin genion berriz ere, gure aholkuak eta esku hartzea ebidentzian oinarritu ahal izateko.
  3. Jardute eremua zehaztu ostean, modu erakargarri eta ulerterraz batean islatu dugu populazioa hartaz baliatu dadin.

 Informazio eta datuen bilaketari dagokionez, PUBMED web orrialdeaz baliatu izan gara. Artikuluen bilaketa sinple bat egin dugu, eta artikuluak izenburuaren edota abstract-aren arabera aukeratu ditugu.

Posterrean agertzen diren aholkuak, prebentzio osoaren atal txiki bat dira, ez baita bideragarria prebentzio plan oso bat poster baten bitartez  adieraztea. Horregatik, aukeratutakoak edozein langilek burutu ditzakeen ekintzak dira. Gauzak horrela, azken hauei babesa ematen dioten artikuluen bilaketari ekin genion, hots, lehenengoz aholkuak pentsatu genituen eta gero, babes edo ebidentzia zientifikorik zuten edo ez egiaztatu genuen.

Azkenik, erabili izan dugun bibliografia hurrengo zerrendan atxikitzen dugu:

  • Chang, J. H., Wu, J. D., Liu, C. Y., & Hsu, D. J. (2012). Prevalence of musculoskeletal disorders and ergonomic assessments of cleaners. American journal of industrial medicine55(7), 593-604.
  • Hoogendoorn, W. E., Bongers, P. M., De Vet, H. C. W., Ariens, G. A. M., Van Mechelen, W., & Bouter, L. M. (2002). High physical work load and low job satisfaction increase the risk of sickness absence due to low back pain: results of a prospective cohort study. Occupational and environmental medicine59(5), 323-328.
  • Samani, A., Holtermann, A., Søgaard, K., Holtermann, A., & Madeleine, P. (2012). Following ergonomics guidelines decreases physical and cardiovascular workload during cleaning tasks. Ergonomics55(3), 295-307.
  • Smith, C., & Grimmer‐Somers, K. (2010). The treatment effect of exercise programmes for chronic low back pain. Journal of evaluation in clinical practice,16(3), 484-491.
Anuncios