Etiquetas

, ,

Noizean behin Manual Therapy aldizkariak bere publikazioen artean, Masterclass bezala ezagutzen det paper-a argitaratu ohi du. Normalean, oso gomendagarriak izaten dira, aditu batek idatzitako ebidentziaren laburpen bat bezala baitira.

Orain dela egun batzuk Masterclass hau argitaratuko dutela atzeman eta gainera, debalde irakurri daitekeela ikusi nuen:

Testa M, Rossettini G, Enhance placebo, avoid nocebo: How contextual factors affect physiotherapy outcomes.Manual Therapy (2016)

Artikuluan esaten diren hainbat ideien laburpen bat egin dut baina osorik irakurtzea gomendatzen dizuet. Oso interesgarria iruditu zait eta.

Fisioterapian plazebo efektua areagotzeko estrategiak:

Fisioterapeuta eta pazientearen ezaugarriak:

  • Hobetu zure prestakuntza, profesionalismoa, erreputazioa eta trebetasuna.
  • Erabili osasunarekin erlazionatutako janzkera. (Pijama, bata edo aproposa den zerbait). Kaleko arroparekin jendea tratatzeak emaitza okerragoak sortzen dituela frogatu da.
  • Kontsultan izan zaitez optimista eta arreta, pazientearen arazoan jarri ezazu.
  • Diagnostiko argia, pronostikoa eta arazoaren argibide zehatzak eman.
  • Miatu pazientearen gaixotasun eta arazoetan.
  • Pazientearen iritzia zein den jakitea eta hau sinistea, garrantzitsua da.
  • Lortu ezazu pazienteak nahi duena galdetzeko konfidantza edukitzea. Erantzun egindako galderei era sinple eta argian.
  • Miatu zein diren pazientearen itxaropen, uste eta aurreiritziak. Hauei buruz hitz egin eta oker dagoenean argibideak eman.
  • Kontuan hartu pazientearen momentuko egoera muskuloeskeletikoa, adina eta sexua.

Paziente-fisioterapeuta erlazioa:

  • Erlaxatua egotea, konfidantza eta laguntasuna eskeintzea, eta entzuteko prest egotea ezaugarri garrantzitsuak dira.
  • Empatizatzeko esaldi eta keinuak egitea.
  • Zure laguntza eta sinpatia dituela jakitea.
  • Biek, emaitza berdina nahi duzuela eta talde bat zaretela jakin behar du. Batzutan tratamentua baina lehen, akordioetara iristeak helburuak finkatzen ditu eta emaitza klinikoetan eragina eduki dezake.
  • Saiatu zaitez solasaldietan gai psikosozialak jorratzen. “Arazo honetaz gain, badago kezkatzen zaituen zerbait? Lana, familia…
  • Erabili mina gutxitzeko mezu positiboak. “Honako tratamentu hau minaren aurka eraginkorra da” bezalako mezuek analgesiaren efektuak areagotzeko ahalmena dute.
  • Erabili komunikazio ez berbala interaktuatzeko. Kontaktu bisuala, irribarrea, buruarekin egindako baiezkoak eta konfidantza eskeintzen duten keinuak.
  • Saia zaitez pazientearen komunikazio ez berbala interpretatzen. “Bildur da? Ziur dago? Hotza du? Min egiten dio?…” eta galdetu hauei buruz.

Ezaugarri terapeutikoak:

  • Erabili tratamentu irekia. Hau da, aipatu eta erakutsi pazienteari tratamentua jasotzen ari dela. Zentzu honetan morfinarekin egin diren ikerketa batzuk txundigarriak iruditu zaizkit. Laburbilduz, pazienteari morfina ezkutuan ematen bazaio (berak jakin gabe, kafe edo infusio batetan) analgesiaren efektua asko gutxitzen da. Ondorioz, pazienteak tratatua izaten ari dela jakin behar du.
  • Arazo berdinaren aurrean emaitza positiboak izan dituzten beste paziente batzuekin hitz egitera animatu dezakezu. Edo zure esperientzian oinarritutako emaitzak nolakoak izan diren kontatu diezaiokezu.
  • Tratamentua pertsonalizatua da. Bere ongizatea da helburua eta paziente guztiak ez dira berdinak. “Pazientea ez da zure tratamentura moldatu behar, zuk fisioterapeuta gisa, moldatu beharko duzu zure terapia duzun pazientera“.
  • Tratamentua fisioterapeuta berdinak egitea komeni da. Gainera era garbi eta testuinguru pribatuan.
  • Saioen iraupena, puntualitatea eta frekuentzia bezalako ezaugarriak kontuan eduki. “20 minutuko atzerapenarekin hartzen baduzu, nozebo efektua areagotu daiteke.
  • Ukipena dugun tresna garrantzitsuenetako bat da. Erabili ezazu laguntzeko, informatzeko edo agurtzeko.

Ingurugiroaren ezaugarriak:

  • Musika, temperatura, usaimena, argia edo eta intimitatea bezalako ezaugarriak zure alde erabili.
  • Dekorazio eta apaingarri egokiak erabili ingurugiro terapeutiko beroena sortzeko.

 

Eguneraketa:

Gaiarekin bat egiten duen beste artikulu oso interesgarri bat argitaratu berri da. Oraingo honetan Physical Therapy aldizkarian. Honek ere efektu inespezifikoen garrantzia argi uzten du.

 

Anuncios