Etiquetas

,

Xabatek egindako laburpen honek nire harreta biziki piztu du, eta bere gomendioa jarraituz artikulu orijinala irakurtzera sartu naiz. Egia esan, mami askoko idazlana da: puntatik puntara eguneroko lanerako oso baliogarria, irakurterreza, eta bakoitzak –bere prestakuntzaren arabera- bere neurriko etekina ateratzeko modukoa. Horregatik, Xabaten aholkua errepikatzen dut hemen: irakur ezazue artikulu orijinala.

Sin título

Xabatek egindako iruzkineko puntu gehienak nik ere sinatuko nituzke, beraz ez ditut errepikatuko. Bai gehituko ditut, ostera, deigarriak egin zaizkidan beste puntu batzu:

  • Plazebo eta nozebo erantzunek neurotransmisio bide bereziak darabilte. Hau da: nozeboa ez da “plazeboaren ausentzia” soila, min perzepzioa aktiboki areagotzen duen erantzun sorta baino, plazeboenaren aldean garuneko gune desberdinek kontrolatua.
  • Minean bakarrik ez: autoreek plazebo/nozeboak mugikortasunean duen eragina nabaria dela diote, besteak beste hemen iruzkindutako artikulu hau
  • Orokorrean, pazientearenganako hurbiltasunak eta enpatiak mesede egiten badu ere, tamainan behar du: gehiegizko konfidantzak nozeboaren eremura eraman gaitzeke.
  • Esplorazio edo tratamendu teknikaren batek min eragin dezakeela iragartzeak, minaren perzepzioa areagotu dezake.
  • Pazienteari bere patologia eta gure tratamenduaren eragina azaltzeak ez du bakarrik placebo efektua indartzen: artikulu honetan, berezko tratamendu modura kontsidera daitekeela dio.
  • Placeboari buruz berba egitean, batzuk txarrera hartzen dute. Horregatik gustatu zait artikuloan honako hau azpimarratzea: “plazebo interbentzioa ez da engainuan edo etika faltan oinarritu behar, tratamendu eraginkorren ordez erabilita; aldiz, terapia eraginkorren eragina biderkatzeko erabiltzea etikoa da”.
  • Fisioterapia arloan batzutan aipatzen den konponente “artistikoa”, berariazko terapian baino, testuinguruaren efektu honetan datzala dirudi.

 

Azken puntu hau garatu dezagun, beraz, profesional onak izatetik bikainak izatera pasatuz!

 

***

 

Oier Gorosabel Larrañaga

http://abante.eus/

 

Anuncios