Sare sozialetan nabilenetik, David Poulter fisioterapeuta ezagutu dut, eta twitterren egiten dituen sarrerak oso interesgarriak direla iruditzen zaizkit. Gehienetan gai bat/eguneko jorratzen du, gai horri buruz, bere hausnarketak, argazki esanguratsuak eta artikulu zientifikoen testu osoak partekatzen dituelarik. Eskertzekoa!

http://www.jospt.org/doi/pdfplus/10.2519/jospt.1999.29.10.616

1999 urtean, Journal of Orthopaedic and Sports Physical Therapy aldizkarian, David Poulterrek pazientearen ahalduntzeari buruz idatzi zuen . Gaur egun ere, orduan hitzegiten ari ziren gai berdinarekin gabiltza, pazienteen 1 edo 2/3-renak ez dituela etxerako agindutako ariketa terapeutikoak egiten, eta hori dela eta, pazienteen ahalduntzea ekarri zuen mahai gainera.

Pazienteek euren buruarekiko ardura barneratu behar badute, fisioterapeutok gure rolaren paradigma aldatu beharko dugula esan zuen Davidek. Orain dela 17 urte, Poulterrek, gure rola ez dela pazienteei zer egin behar duten esatea, baizik eta haiek gidatzea dela, esan zuen.

Poulterren ustez, pazienteek gure jakituria eta heziketa behar dute euren arazoa ulertzeko:  Informazioa eman beharko diegu, entzun, ulertu, hezi…  Zeintzuk diren behar diren jarrerak eta bere tratamendua barneratzeko informazioa eskaini. Gure pazienteek zergaitia jakin behar dute, eta ez bakarrik zer egin behar duten. Euren buruak ulertu: euren sinismenak, arazoak eta helburuak ikusi, eta gero, tratamenduarekin hasi.

Ildo hortatik, Gwendoleen Jull-ek 2005ean argitaratu zuen “Pazienteentzako esginze zerbikalen gida” hau dugu.

http://www.udel.edu/PT/PT%20Clinical%20Services/journalclub/sojc/13-14/November/Whiplash%20Injury%20Recovery-%20A%20Self%20Management%20Guide.pdf

Gida honetan lantzen diran puntuak, honako hauek dira:

  1. Zer da esginze zerbikal bat?
  2. Esginze zerbikalaren eboluzioa.
  3. Zer nolako errekuperazioa egongo dan.
  4. Zelan lagundu zure buruari.
  5. Aktibo mantentzea garrantzitsua da.
  6. Lanean jarraitu, edo murriztuta bada ere, jarraitu.
  7. Egiteko moduko helburuak jarri.
  8. Zaindu zure zerbikalak.
    1. Flexibilitatea mantendu eta giharrak landu.
    2. Posturen konsziente izan.
    3. Pentsatu eguneroko gauzak zelan egingo dituzun
    4. Hezi ingurukoen posturak eta ohiturak.
    5. Jarrita zelan egon
    6. Aldatu posturak, mugitu.
    7. Zure lanpostuan gauzak egoki jarri.
    8. Pentsatu zelan egoten zaren jarrita zaudenean
    9. Kargak hartu eta lana egin zelan egiten dituzun
    10. Etxeko lanak egiteko orduan kontuan hartu beharrekoak
  9. Kontutan hartu beharrekoak
    1. Egiten zenuen gauzak egiten jarraitu
    2. Aktibo jarraitu
    3. Konsziente izan.
  10. Ariketak egiterakoan kontuan hartu behar diren instrukzioak
  11. Ariketak egiterakoan kontutan hartu behar diren postura eta zuzenketak, bai jarrita, eta bai zutik.
  12. Ariketak
    1. Mugimendua irabazteko
    2. Giharrak lantzeko ariketak
  13. Zenbat bider egunean egin behar dira ariketak
  14. Ariketa zailagoak egin ahal ditut?
  15. Laburpena: Gogoan hartu behar diren gauzak.

Horrelako gida batek, gure pazienteen ahalduntzea ekarriko du, eta gure pazientearekin talde lana egiteko moduan jarriko gaitu. Ia ahalegintzen garen horrelako gida bat edukitzen gure pazienteen lesioen aurrean, paperean ez bada, ahoz.  WIN-WIN.

 

 

Anuncios