Alvin Toffler (New York, 1928) soziologoa eta idazlea da. Bere ustez, XXI mendeko analfabetoak, ez dira irakurtzen eta idazten ez dakitenak, baizik eta ikasi, ezikasi eta berrikasteko ahalmenik ez dutenak.

Fisioterapeutak, ez gara uste honen at gelditzen, eta beharbada, formakuntza jarraitik gain, ezikasi eta berrikasi kontzeptuetan ere bagaude. Tendinitis kontzeptu eta tratamendutik, tendinopatiara, eta beste horrenbeste ditugu eta izango ditugu berrikasteko.

Kontzeptu asko, perspektiba edo hitzegiteko era berri bat dira soilik, aspalditik ezagunak, baina orain hizkuntza berri batekin esanak. Gaur egungoa, hizkuntza globalizatuagoa dela esango nuke, eta fisioterapeutok bagenuen hizkuntza bateratu baten beharra. Bandera gorri eta horiak, adibidez, ez genituen gure esanetan orain dela 10-20 urte, nahiz eta eguneroko experientzian kontutan hartzen genituenak izan. Hizkuntza bateratuak, gure arteko komunikazioa errazten du. “2.0 Fisioterapia” hizkuntza bateratu hori norbereganatzeko tresna oso ona dela esango nuke, nahiz eta, askotan, mundu birtualean ematen diren gure arteko eztabaida askoren erroa, hizkuntza bateratu baten eza den.

Patrick O ‘Sullivan fisioterapeutak, bideo honetan, niretzako oso esaldi esanguratsua dena esaten digu: Frustrazioak eroan zuela “Terapia kognitibo funtzionalera”,  21 urtetan zehar, terapia ezberdinak frogatu ondoren, paziente ezberdinak tratatu ondoren, batzuetan ondo funtzionatzen zuten teknikak, beste batzuetan, ez. Eta frustrazioak eroan zuela mugimendu patroiak identifikatu eta aztertzera.

https://www.youtube.com/watch?time_continue=17&v=aPMey4zF-zc

Fisioterapeuten formakuntza bere gain eduki duten maixuen ahotik, gutxitan entzun dugu FRUSTRAZIO hitza. “Expertoak” dena osatzen zutela aditzera ematen ziguten. Eta nik, asko eskertu ditut Peter O’Sullivanek esandakoak. Hori onartzen dugun momentuan, min kronikoa onartuko dugulako, eta asko dugulako horri buruz ikasteko eta pazienteei irakasteko.

Anglosajoiak etorri behar izan dira, fisioterapeutok gure zentruetako elefanteari buruz hitzegiten hasteko (min kronikoa, bai), eta fisioterapeuta anglosajoiak, opari bezala neurozientzia ekarri digute. Eta minaren pedagogia. Ikerketa eta informazio hoiekin batera, gure gremiorako garrantzitsua den ahalduntzea datorkigu. Azken finean, azalpen bat dugu. Dena ez dago gure esku, min kronikoa ez da gure trebetasun faltarekin azaltzen den fenomenoa.

Irudien aro honetan, minaren pedagogiari buruz hitzegiteko orduan, Iker Villanuevak http://www.retrainpain.org/basque-home ekarri zigun Fisteusera. Eta asteon, pazienteei zientzia urreratzeko tresna aurkeztu digute “The manual therapist” aldizkarian. Matt Dancigers-en eskutik, portfolio interesgarri bat ezagutzeko aukera izan dugu.

http://www.themanualtherapist.com/2016/05/patient-education-binder.html

Neurozientziatik, beste azalpen bat ere etorri zaigu. Ispilu neuronena, alegia. Pazienteen aurrean, batzutan izaten ditugun emozioak, “insight”ak, minak eta abar, azaltzeko gai den teoría. Ez dugu “potere espezialei” deitu beharrik. Zientziak badu bere azalpena.

https://www.youtube.com/watch?v=o4PHuVCzeGY

Plazebo, nozebo kontzeptuak ere neurozientziatik datorzkigu. Estresaren azalpena, berdin. Minak garunean egiten dituen aldaketak ikertzen dira, aldaketa hoiek emozioetan duten eragina eta gorputza eta emozioen arteko erlazioak ere hor ditugu azalduta.

Egia esan, fisioterapia lehen erakargarria bazen, orain, neurozientziaren azalpenekin are erakargarriagoa da.

Anputazio baten osteko “miembro fantasma” (mamu zatia)-ren fisioterapia tratamenduan neurozientziaren eskutik etorritako izpilu terapia asko eskertu dut. Gutariko bakoitzak edukiko du bere garunean, fisioterapiarekin zerikusia duen eszena txarren bat grabatuta. Nik, bi ditut, eta biak, mamu zatiekin dute zerikusia. Lehenengo eszena, Zaragozako Hospital Klinikoan kokatzen da. Ni fisioterapia diplomaturako bigarren kurtsoan nago, eta fisioterapeuta bat, egurrezko tabla batekin, gizon baten muñoia joten dabil. Bigarren eszena, nik egin behar izan nuenekoa da. Teknika hurak mamu zatiaren sentsazioak kentzen zituela azaldu zidaten. Ispiluen terapia, beste gauza bat da!!… Funtsean, ispiluen terapiarekin garuna txoratzea bilatzen dugu, eta mekanismoa oso ondo azaltzen digu Ramachandran doktoreak bideo honetan.

https://www.ted.com/talks/vilayanur_ramachandran_on_your_mind

Diagnostikoa egiteko orduan, gure ahotik esaten ditugun hitzak zaindu behar ditugu. Gure garunak, minaren jatorria gure gorputzerako arriskutsua dela interpretatzen duen momentuan, Kolezistokinina liberatzen du, eta honek, gorputzeko lesio ataleko minaren mezu nerbiosoak areagotzen ditu, zati hori babesteko. Gaur eguneko irudi diagnostikoak ere kolezistokinina liberatuko dute, bai.  Gerriko minen irudien (Rx, Resonantzia etab) %5ak, protusio, hernia eta artrosisekin zerikusia du, baina %95an, minak ez du irudi hoiekin zerikusirik. Halere, garunek, hori, ez dakite, eta minarekin babestu egingo dituzte gorputzeko atalak.

Baina, irudi diagnostikoak ez dira nozebo iturri bakarrik. Azkenaldian, fisioterapeuten esku, ekografoak ditugu, eta errekuperazio irudiak oso lagungarriak dira gure garunentzako, hori zihur.  Biofeedback-aren teknologia ez da hain aurreratua egon.

Fisioterapeuta kide batek, honako irudia partekatu digu orain dela gutxi: “Vasto externo”ko 6 zentimetroko apurketa. 3-4 astetan osatuta egon dena, EPI+Tekarterapia+Boltaje handiko elektroa+maitasun asko!!… Eskerrik asko, ez bakarrik irudia partekatzeagatik, baizik eta tratamendua partekatzeagatik ere!!

Diagnostikoak eta tratamenduak, gero eta zehatzagoak egiteko aukera dugu. Esandakoa, Fisioterapia sekulo baino erakargarriagoa da gaur egun. Baina derrigorrezkoa dugu ikasi, desikasi eta berrikastea…

Anuncios