Sarrera hau Leire Abaroak eta Ondiz Lekubarrik idatzitakoa da.

Fisioterapeutaren lanbidea gure etorkizuna den heinean interesgarria iruditu zitzaigun lanbide honen arazo eta konponbideak poster baten islatzea.
Hainbat web-orritan bilatu genuen informazioa: Pubmed, Google Scholar eta Sciencedirect. Bilaketa egiteko “Physical therapist AND pain” edo “Physiotherapeut AND pain” jarri genuen, adibidez. Bilatutako artikulo guztien artean bi aukeratu genituen: “Problemas musculoesqueléticos en los Fisioterapeutas”, A. Skiadopoulos et al., 2013 eta “Occupational Injuries of Physiotherapist in North and Central Queensland”, Diane J West et al., 2001.
Tratamenduari buruzko artikuluak “Efficacy and safety of paracetamol for spinal pain and osteoarthritis: systematic review and meta-analysis of randomised placebo controlled trials”, G. Machado et al., 2015, zeinek azaltzen duen AINE eta analgesikoen arteko diferentzia; eta “Low back pain and sciatica: management of non-specific low back pain and sciatica”, NICE Guideline, 2016, non tratamenduari buruzko informazio eguneratua aurkitzen den. Ariketa fisikoari buruzko artikulua “Exercise interventions for the treatment of chronic low back pain: a systematic review and meta-analysis of randomised controlled trials.”, A. Searle et al., 2015. Azken honetan abstracta soilik aurkitu dugu, baina informazio nahikoa genuen.
Informazioa aurkitzea oso zaila iruditu zaigu, ez dagoelako fisioterapeuten arazoei buruzko ikerketak, fisioterapeutek tratatzen dituzten arazoak baino. Horregatik, nahiz eta bilaketa zehatza egin, bilatutako artikulo gehienak ez ziren gure interesekoak.
Hasieran fisioterapeuten arazoei buruzko datu aipagarrienak jarri ditugu, fisioterapeutek dituzten minak ezagutzeko. Guztien artean bizkarreko mina, lepoko mina eta esku eta eskumuturrekoak esanguratsuenak dira. Jarraitzeko lanbiderako beharrezkoak diren betekizunak aipatu ditugu fisioterapeuta on eta osasuntsua izateko. Horretarako, oreka bat behar dela konturatu gara zeinetan muskulatura, lan antolaketa eta lan flexibilitatea oinarri diren. Amaitzeko, mina murrizten duten tratemanduak eta zein ariketa fisiko diren gomendagarriak jarri ditugu. Gainera programa fisiko eta psikologiko konbinatuak behar direla aipatzen da NICE gidan.

Fisioterapeuten LAP

Bibliografia
• Problemas musculoesqueléticos en los Fisioterapeutas, A. Skiadopoulos et al., 2013

• Occupational Injuries of Physiotherapist in North and Central Queensland, Diane J West et al., 2001

• Efficacy and safety of paracetamol for spinal pain and osteoarthritis: systematic review and meta-analysis of randomised placebo controlled trials, G. Machado et al., 2015,

• Low back pain and sciatica: management of non-specific low back pain and sciatica, NICE Guideline, 2016

• Exercise interventions for the treatment of chronic low back pain: a systematic review and meta-analysis of randomised controlled trials. A. Searle et al., 2015.

Anuncios