IFOMPT: International-federation-of-orthopaedic-manipulative-physical-therapists

IFOMPT, WCPTren barruan dagoen egitura da, eta lau urtean behin nazioarteko kongresu bat antolatzen duen erakundea da, fisioterapia neuromuskularrean dauden aurrerakuntza eta ikerketa partekatzeko egiten den nazioarteko kongresu entzutetsuena da. Glasgowera hurbildu direnak, Gwen Jull, Lorimer Moseley, Toby Hall, Tim Watson, Emma Stokes, Chad Cook, Mary O`Keefe, Brian Mulligan eta abar aurrez aurre ezagutzeko aukera izan dute.

Kongresua “Expanding horizons” lemapean antolatu da, eta ponentzien artean alor ezberdinetan ezagutzak zabaltzeko gonbitea egin digute.

-Expanding horizons in manual therapy.

– Expanding Our Understanding of Pain Physiology into Patient Care

-Expanding our understanding of the inflammatory process and it’s role in pain and tissue healing

-Expanding our professional horizons

-Expanding Our Effectiveness in Patient Education

-Expanding Our Knowledege and Skills in Cauda Equina Syndrome

-Expanding the power of communication

-Expanding Our Ability to Manage Shoulder Pain and Pathology

-Expanding Our Understanding of Entrapment Neuropathies and Neural Pathology

Internet bidez, interes handiarekin jarraitu dudan kongresoa izan da, twitter, facebook eta blogen bitartez hedapen handia eduki duen ekitaldia izan dela esango nuke. Gauza bat azpimarratu beharko banu, ekitaldi honek “taldea” egiteko balio izan duela esango nuke. Ideia ezberdinak dituen “taldea” garela argi dago, baina azkenean, Glasgowera hurbildu direnak, talde handi eta interesgarri baten kide direla sentitu dute, eta gaur egun, beharrezkoa dugu taldean aurrera egitea, hitzegiteko,  ikasteko, partekatzeko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

Glasgowen ipinitako powerpoint asko ibili dira sare sozialetan zehar, eta nik, batez ere hiru aukeratu ditut.

Lehenengoa, Gwen Jull-ek ipini zuena da. Bertan fisioterapiaren ikerketak eduki duen eboluzioaren grafika aurkezten zaigu. Gure ikerketa, oso gaztea da, eta beste lanbide batzuekin konparatu ezkero, nahiko urria, baina… hor dago egin den aurrerakuntza exponentziala.

Bigarrena ere, Gwen Jull-ena da. Ekainean, Gwen Jull ezagutzeko aukera izan nuen, eta benetan paregabea den emakumea dela iruditu zitzaidan, oso argi hitzegiten duelako: zer esaten duen zientziak, zein den bere experientzia ikerketa gehiago falta den arren edota, zein den bere iritzia. Ideiak argi eta nondik hitzegiten duen, ere bai. Valentzian esan ziguna, IFOMPTeko kongresuan ere esan zuen: “Metodo ezberdinak konparatzen ibiltzeko garaia amaitua dagoela eta garrantzitsuena trebetasuna eta errazonamendua direla”. Esaldi horretan bere iritzi bat dago, baina baita ikerketa bat, Australian, Maitland-Mulligan konparatzen ibili ei dira beti, eta ikerketak esaten dutenez, ez dago ezberdintasun nabarmenik bata eta bestearen artean. Gwen Jull-en ustez, fisioterapeuten eginkizun eta trebetasunen artean, honako hauek egon beharko lirateke, berak argi bait dauka, gure trebatzea, multimodala izan behar dela.

-Clinical reasoning: Models of clinical management

-Communication

-Pain management

-Spinal manipulation

-Neurodynamic management

-Therapeutic exercise

-Management of the sensoriomotor system

-Cognitive and behavioural influences

-Adjunct modalities for pain

-Cautions in MS practice

-Self management

-Lifestyle and health promotion

-MS health in workplace

Aukeratutako hirugarren irudiaren jabea, ez dakit nor den. Ezin izan dut bilatu egilea, baina irudia oso ona dela iruditu zait.

Giltzadura, gihar eta ehun neuralari, estres emozionala gehitu ezkero, koktela, bor borka jartzen dela alegia, eta manipulazio, mobilizazio, trigger point, mobilizazio neurala, ehun leunak, ariketak, neurozientzia heziketa eta lasaitzeko teknikak egoera hobetzen laguntzen digutela.

 

Eztabaidatzea eta iritzi trukaketa ezinbestekoa dugu gure “taldean”, eta nola ez, Hands on vs Hands off eztabaida ere egon zen.  Gehiago jakin nahi izan ezkero, blog honetan lan izugarria egin dute kongresoan gertatutakoak kontatzeko: http://www.physio-pedia.com/conferences/ifompt/

Eta zuk, zelan egiten duzu lan, Hands on ala Hands off??… Eta are gehiago, zelan egiten duzu “Hands Off” hori?…  Educational binderra, power pointa, arbela, liburua, posterra, protectometer-arekin…??… Txarla egituratua duzu ala ez??…  Badugu bai, fisioterapeutok, zertaz hitzegin.

 

 

Anuncios