Gaurkoan, nire amatasunarekin batera ezagutu ditudan bi arlori buruz idatziko dut. Batzutan, amatasunetik fisioterapiara dagoen distantzia pentsatzen duguna baino txikiagoa da, eta hor dago, gaurko hirugarren arloa.

  1. JUDOA

Judoa, gaztetxoentzat oso kirol ona da. Koordinazioa, oreka, teknika, estrategia, indarra,mugimendua, zalutasuna etab lantzen dira bertan. Nahiz eta niretzat, judoko teknikak arrotzak diren, nire semearen maixuak egindako “Judomat”-a asko gustatu zitzaidan. Gida bat bezalako alfonbra txiki bat zen, mugimenduen norabideak, hanka jartzeak eta abar zehazten zuen eskema txikia. Norberak bere burua zuzentzeko aukera eta mugimenduak hobetzeko aukera ematen zuen tresna.

2.MATEMATIKAK

Matematikak, ikutzeko matematikak bihurtzen direnean, beste gauza bat dira. Montessoriren materiala ezagutu nuenean, matematikak lantzeko beste mundu bat ireki zitzaidan, askoz ere erakargarriagoa. Materiala, garestia den arren, baditugu Marcel Boech bezalako maixu kreatiboak. Gehien gustatu zitzaidana, materialak berak bultzatzen digula ondo egin dugun edo ez konturatzera.  Eta materiala bera, nahiko adiktiboa dela… gustora aritzen zara matematikak egiten.

http://www.elviajerosuizo.com/

3.ARIKETA SENSORIOMOTORAK

Ariketa sensoriomotorak egiteko Motion Guidance kit-a ikusi nuenean, Judomat-a eta Montessoriren matematikak etorri zitzaizkidan burura. Eta hara non, Barton N. Bishop, DPT, SCS, TPI CGFI-MP2, CSCS-ek esandakoak nire sentsazioekin bat datozen:

“When I was first introduced to the Motion Guidance kit, I immediately realized that this could be a game changer for my treatment of everything from lower back pain to knee pain to neck pain. When you put the strap on the patient, they instantly SEE the mistakes that they are making with their movement and then correct it THEMSELVES! My patients love the feedback and use that to get better. This is a great tool for anyone who is prescribing or recommending exercises for their patients and clients including PTs, DCs, OTs, ATCs, trainers, and strength coaches. If you don’t have these in your practice then you are missing out!”

Pazienteei euren burua zuzentzeko aukera ematea, zihur oso garrantzitsua dela. Laister ikusiko dugu pazienteentzat “adiktiboa” den ala ez,.. baina, ni, baiezkoan nago. Gwen Jull-ekin aritu ginen horrelakoak egiten, eta nahiko adiktiboak iruditu zitzaizkidan.

 

 

Anuncios