Ume ta gazteak ikasturte berria hasten dute, eta guk geuk ere, gurasoak garelako, edota urte mordozka bota ditugulako ikasten, kurtso berri baten aurrean bezala sentitzen gara Iraila etortzen zaigunean.

Proiektu berri asko egoten dira oporraldian: zentroak handitu, apaindu, margotu, profesional berriekin kontaktatu ikasturte berrirako, ariketa talde desberdinak osatu, oporretan irakurritako liburu berrien ideiak klinikan martxan ipini, inbertzio berriak, aseguroak deitzen hasten dira urte berrirako tarifak finkatzeko…  eta abar luze bat.

Irailean, haize berriekin, kurtso berria martxan ipintzen dugula esango nuke; eta egunotan, nonondik haize berriak etorri bazaizkigu, osteopatia mundutik izan dela azpimarratuko nuke.

Badakit osteopatía eta fisioterapia elkarrengandik banatu nahi dituzten fisioterapeuta asko dagoela gure artean, (orain dela hilabete gutxi ez nekiena),  baina, osteopatia ikasi eta gure zentroetan egunero erabiltzen  dugunok ere bagaude, eta hori, gustatu edo ez, errealitate bat da gurean.

http://www.efisioterapia.net/articulos/la-influencia-la-osteopatia-la-fisioterapia-nuevos-tiempos

Kurtso berriari hasiera emateko, ez dut eztabaida gogorik ekarri, jadanik, gutxi gora behera, Fisteuseko partaide eta irakurleok badakizutelako ni neu, osteopatia zalea naizela; eta zaleak eta ez zaleak amaigabeko eta fruiturik gabeko eztabaidan hasi gaitezkela. Baina zihur nago, elkartzen diguna, banatzen diguna baino gehiago dela.

Osteopatiako haize berrien albistea elkarbanatzera nator.  Gerard Alvarez, Bartzelonako osteopatari  esker  ezagutu dugu aste honetan albiste hau, eta zihur nago, zuetariko askorek irakurrita edukiko duzuela, baina baten batek ez badu irakurri, eta kuriositatea badu hemen dauka enlazea.  Gerard-ek, Gary Fryer australiako osteopatak, Journal of Osteopathic Medicine aldizkarian idatzitako artikuloaren berri eman digu.

http://osteobcn.com/ca/la-disfuncion-somatica-a-revision-2/

Gerard-ek idatzitakoaren ostean, ezinbestekoa iruditu zait Gary Fryerren artikuloa irakurtzea. Eta hemen duzue, zuek ere artikulo honen enlazea. Gary Fryerrek “disfuntzio somatikoa” esaten zitzaion lekuan zer gertatzen denari buruzko modelo berri bat aurkeztu du. “Disfuntzio somatiko” izena, baztertu egin behar dela esaten du. Modelo berri honekin, osteopatia neurozientziaren azkenengo ikerketetara eta pain science-ra hurbiltzen du.

http://osteobcn.com/wp-content/uploads/2016/09/1-s2.0-S1746068916300025-main.pdf

Eta orain dela hilabete batzuk, fisioterapeuta diren Maitland, Jull, Lorimer, O’Sullivan, Treleaven, Sharmann, Cook, Mulligan, Butler, Gifford eta abarren berri eduki nuen bezala; osteopata diren Gary Fryer, Steve Vogel, Stephen Tyreman eta Christian Fossum-en berri izatea ere asko gustatu zait.

Nire lan-bizitzaren erdian horrelako autoreen lanak ezagutzeak, indarberritu egin nau. Zelako zortea duzuen, autore hauen eskutik fisioterapia munduan orain hasten zaretenok!

Ongi etorriak denok kurtso berrira! Asko dugu ikasteko eta partekatzeko!

Eta… ZORIONAK DENOI… Irailaren 8an Munduko Fisioterapiaren Eguna izan bait zen.

 

 

Anuncios